Adin txikiko bati bere gurasoek edo legezko tutoreak/ek atzerrira bakarrik edo beste pertsona batekin bidaiatzeko emandako baimena.
Adin txikikoen guraso ahala duten pertsonek (aita eta ama edo tutoretza duten pertsona/k) udaletxera etorri beharko dute baimen orria sinatzera.
Alkateak sinatzeko utziko da dokumentua eta hurrengo egunean, Alkateak sinatu balu, eskura izango da dokumentua.
Doan.
Alkatetzak
ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzua - 943 300 830 edo ataria@andoain.eus
Indarrean dagoen NAN eta adin txikikoentzako baimena aurkeztea nahikoa den herrialdeak: Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxemburg, Mazedonia, Malta, Monako, Noruega, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekia, Eslovakia, Rumania, San Marino, Suedia eta Suitza.
Baimenaren balio denboraldia 30 egunekoa da.
Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda
DBEB kodea: M08
Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea
Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: LOPD