Adin txikikoak atzerrira bidaiatzeko baimena

Zer da? Zertarako da?

Adin txikiko bati bere gurasoek edo legezko tutoreak/ek atzerrira bakarrik edo beste pertsona batekin bidaiatzeko emandako baimena.

Nork eska dezake?

Adin txikikoen guraso ahala duten pertsonek (aita eta ama edo tutoretza duten pertsona/k) udaletxera etorri beharko dute baimen orria sinatzera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Adin txikikoaren guraso ahala duten pertsonak, aita eta ama edo tutoretza duen/duten pertsona/k bertaratu behar dira udalera, beren nortasun agiriarekin eta, adin txikiak balu, horren NANrekin ere.
  2. Filiazioa eta guraso ahala egiaztatzen duen Familia Liburua.
  3. Behin Atariko langileak baimen eskaera osatuta, haurraren tutoreek sinatu beharko dute.

Alkateak sinatzeko utziko da dokumentua eta hurrengo egunean, Alkateak sinatu balu, eskura izango da dokumentua.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: 2 egun.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera udalean bertan, funtzionariaren aurrean, sinatu beharko dute haurraren ahala duten pertsona guztiek.
          2. Alkatearen sinadura jaso ondoren eskatzailearen etxebizitzara edo ikastetxera bidaliko da. Nahi izanez gero udalera hurbil daiteke eskatzailea.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzua - 943 300 830 edo ataria@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Indarrean dagoen NAN eta adin txikikoentzako baimena aurkeztea nahikoa den herrialdeak: Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxemburg, Mazedonia, Malta, Monako, Noruega, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekia, Eslovakia, Rumania, San Marino, Suedia eta Suitza.

          Baimenaren balio denboraldia 30 egunekoa da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

          DBEB kodea: M08

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko biztanleen errolda eguneratuta mantentzea, eta egoitzako nahiz bizikidetzako ziurtapenak igortzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD