Gazteleraz idatzitako testuak euskaratzeko

Zer da? Zertarako da?

Euskara Zerbitzuak bere laguntza eskaintzen du gazteleraz idatzitako testuak euskaratzeko.

Nork eska dezake?

Udalerriko elkarte eta enpresak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Itzuli beharreko testuak.

Baldintzak:

  1. 3.600 karaktere arteko testuak.
  2. Zabalkunde soziala izango duten testuak.
  3. Webguneei dagokionez interfazeko testuak soilik itzuli eta zuzendutako dira, ez edukiak.

Non/Nola eskatu daiteke?

      Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

      Ordaindu behar da?

      Doan da.

      Izapidetze edo ebazpen epea

      • Legezko gehienezko epea: Lansailaren programazioaren eta lan kargaren arabera.

      Araudi aplikagarria

      Eskaera jaso ondorengo urratsak

      Testuak Euskara Zerbitzura bideratuko dira eta, behin itzulita, eskatzaileak adierazitako helbidera bidaliko dira.

      Nork onartu behar du?

      Ez dagokio.

      Izapidetze ardura duen lansaila

      Euskara Zerbitzua - 943 300 831 edo euskarazerbitzua@andoain.eus

      Beste zenbait ohar interesgarri

      Euskara Zerbitzuak erabakiko du unean, bere lan programazio eta lan kargaren arabera, itzulpen eta zuzenketa horiek guztiak zein neurritan eta zein momentutan egin daitezkeen.

      Datu pertsonalen babesa

      Fitxategiaren izena: Euskara sustatzeko programak

      DBEB kodea: A50

      Fitxategiaren xedea: Jarduerak, lehiaketak eta sariak antolatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua.

      Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: LOPD