Udalaren eta Euskadiko administrazioen egoitza elektronikoan sartzeko B@kQ gako eskaera

Zer da? Zertarako da?

Persona fisikoak identifikatzeko eta horiek elektrnikoki sinatzeko gako da B@kQ. Izenpe erakunde ziurtzaileak ematen du eta honakoek osatzen dute:

  • erabiltzailearen NANak/AIZk eta pasahitz batek.
  • 16 hizki eta dagozkion zenbakiko koordenatu batzuk eta eta hodeiko ziurtagiri kualifikatu batek.

Ze aukera ditugu Zerbitzu Telematikoetan?

B@kQ gakoaren bitartez honako lekuetan sar gaitezke:

1.- Andoaingo udalaren egoitza elektronikoa:

  • Zure errolda ziurtagiria eskuratu dezakezu.
  • Tasa eta zergak kontsultatu eta ordaindu ditzakezu (ura, zaborrak…).
  • Zure isunak kontsultatu-ordaindu eta ordainketa ziurtagiria eskuratu.
  • Eskaerak erregistratu eta udalean zuk aurkeztutako eskaerak eta hark zuri bidalitakoak kontsultatu.
  • Espediente bat sortu eta honen izapidetza kontsultatu.
  • Udalak bidalitako jakinarazpen elektronikoak ikusi…

2.- Osakidetzako Osasun Karpeta:

  • Osasun txostenak kontsultatu eta deskargatu.
  • Zure farmakologia-historia, txertaketa-historia edo proba medikoetan erradiazioarekiko esposizioa kontsultatu ditzakezu.
  • Zure hitzorduak kontsultatu: medikua, erizaina edo espezialista.
  • Sendagilein, erizain, edo espezialistarekin dituzun .

3.- Gipuzkoataria: Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa

  • Eskaera bat aurkeztu erregistro elektronikoan.
  • Jakinarazpen elektronikoen postontziran sartu.
  • Zure fakturak konsultatu.
  • Zerga aitorpenak: aitorpen telematikoak edo PFEZ autolikidazio proposamenak kontsultatu, osasun zentimoa itzultzea izapidetu...
  • Zerga zorren ordainketak: gerorapenak edo zatikatzeak.
  • Alegazioak eta administrazio helegiteak aurkeztu.
  • Eskaerak eta eskakizunei erantzunak aurkeztu.
  • Foru Aldundiko lansail ezberdinei dirulaguntza eskaerak zuzendu.
  • Familia ugarien titulua eskatu.

4.- Halaber, Euskadiko beste udaletako egoitzetan (B@kQ gakoa erabilgarri badute) sar zaitezke. Baita ere Araba eta Bizkaiako Aldundietakoetan eta Eusko Jaurlaritzakoan.

Nork eska dezake?

16 urte beteta eta gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa izan.

Aurkeztu beharreko agiriak

ATARIA – Herritarren Arreta Zerbitzura, Osasun zentrora (Anbulategia) edo KZgunera hurbildo beharko duzu, indarrean dagoen honako dokumenturen batekin:

  1. Hiritar nazionalak: NAN Pasaportea edo Gida-baimena.
  2. Europar Batasuneko hiritarrak: Egoitza txartela edo Pasaportea.
  3. Gainontzekoak: Egoitza txartela

Non/Nola eskatu daiteke?

          Eska dezakezu ere:

          • Andoaingo Anbulategian: 8:00etatik 20:00etara.
          • KZgunea (Ondarreta 6 Bake Epaitegiaren ondoan): kontsultatu ordutegia web-orrian.

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Herritarrak B@kQ ziurtagiria aktibatzeko jarraibideak biltzen dituen mezua jasoko du posta elektronikoz eta bertan ematen diren azalpenak jarraitu beharko die. Eskaeran eman duzun telefonoa eskura izan, bertara iritsiko baita SMS bidez aktibatzeko pasahitza.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzua - 943 300 830 edo ataria@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Koordenatu eta pasahitz zuzenak sartzeko 5 aukera dituzu. Aukera horiek agortuz gero, B@kQ-a blokeatu egingo da. Desblokeatzeko jo hona: www.izenpe.eus.
          • Pasahitza ahaztu edo aldatu nahi baduzu www.izenpe.eus helbidean egin dezakezu ere.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD