Administrazio kontrataziorako eskaintzen aurkezpena

Zer da? Zertarako da?

Obrak burutu, hornidurak erosi edo zerbitzuak emateko Andoaingo Udalak egindako kontratazio deialdietan, edozein dela esleipen prozedura edo tramitazioa, parte hartzeko eskaintzak aurkeztea.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek edo horien ordezkariek behar bezala egiaztatua.

Aurkeztu beharreko agiriak

A Gutunazala: Kontrataziorako Dokumentu Europear Bakarra.

Hori ezean:

  • Agirien zerrenda.
  • Lizitatzailearen edo bere ordezkariaren Nortasun Agiria, Ordezkari gisa jarduten den kasuetan, horretarako behar adinako ahalordea.
  • Jakinarazpenak egin ahal izateko helbide elektroniko bat.
  • Eskakizun guztiak betetzen direneko erantzukizuneko aitorpena (pleguan erantsita). Enpresa-buru batzuk Aldi Baterako Enpresa Batasun bat eraturik aurkezten direnean lehiaketara, batasun horretako kide bakoitzak eranskin hori bete beharko du.
  • Behin-behineko fidantza (eskatzen bada) eratu izanaren ordainagiria.

B Gutunazala: Formula baten aplikazio bidez ebaluatu ezin diren irizpideak baloratzeko agiriak. Prozedura bakoitzean eskatzen direnak.

C Gutunazala: Proposamen ekonomikoa eta formula bat aplikatuz baloratu daitezkeen irizpideak egiaztatzen dituzten agiriak.

  • Proposamen ekonomikoa, pleguko ereduari jarraiki egindakoa.
  • Hala balegokio, formula baten bidez ebaluatu daitezkeen balorazio irizpideei buruzko

Non/Nola eskatu daiteke?

          Posta aurruntaz:
        • Correos: postetxean ere aurkez daiteke.
          Andoain

        Proposamena postetxean aurkezten bada, zein egunetan egin duen egiaztarazi beharko duzu eta egun horretan bertan eskaintza bidali duela jakinarazi beharko diozu kontratazio-organoari, fax edo bitarteko informatikoen bidez.

        Internet bidez: ezin da aurkeztu. Dena den, informazioa jaso eta pleguak edo bestelako agiriak deskargatu ahal izango dira www.andoain.eus web-gunean dagoen Kontratatzaile Profilean.

        Ordaindu behar da?

        Doan.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Ezberdinak, prozeduraren eta izapidetzeare (ohikoa edo premiazkoa) arabera.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Prozedura negoziatuetan:

        1. Idazkariak sinatutako diligentzia, lizitazio denboraldian aurkeztu diren enpresak eta horien proposamenen aurkezpen eguna eta ordua konstaraziz.
        2. Kontratua dagokion lansailaren Batzorde Irizpenemailearen deialdia A gutunazala irekitzeko (ez publikoa).
        3. Akatsak baleude, 2 eguneko epea irekitzen da horiek zuzentzeko. Nabarmenak edo zuzenezinak balira proposamena baztertu egingo litzake.
        4. Txosten teknikoa: proposamen abantailatsuena hautatuz.
        5. Batzordearen irizpena esleipen proposamenarekin.
        6. Proposamen abantailatsuena aurkeztu duen lizitatzaileari, besteen artean, behin betiko bermea gordailatu dezan eskatu idatzi baten bidez.
        7. Kontratuaren esleipen akordioa eta jakinarazpena.
        8. Kontratuaren sinadura.

        Prozedura irekietan:

        1. Idazkariak sinatutako diligentzia, lizitazio denboraldian aurkeztu diren enpresak eta horien proposamenen aurkezpen eguna eta ordua konstaraziz.
        2. A gutunazala irekitzeko kontratazio mahaiaren deialdia (ez publikoa).
        3. Akatsak baleude, 2 eguneko epea irekitzen da horiek zuzentzeko. Nabarmenak edo zuzenezinak balira proposamena baztertu egingo litzake.
        4. Txosten teknikoa: proposamen abantailatsuena hautatuz
        5. Kontratazio mahaia B gutunazala irekitzeko (bilkura publikoa).
        6. Txosten teknikoa: proposamen abantailatsuena, eskaintza ekonomikoa kontuan hartu gabe.
        7. C gutunazala irekitzeko mahai deialdia (bilkura publikoa). Eskaintza ekonomikoa eta formula bidez baloratu daitezkeen beste irizpideak.
        8. Proposamen abantailatsuena aurkeztu duen lizitatzaileari idatzi bat bidaltzen zaio, besteen artean, behin betiko bermea gordailatu dezan.
        9. Kontratazio mahaiaren proposamena.
        10. Kontratuaren esleipen akordioa eta jakinarazpena.
        11. Kontratuaren sinadura.

        Nork onartu behar du?

        Alkateak, Tokiko Gobernu Batzarrak edo Udalbatzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Lansail ezberdinak izan daitezke gaiaren arabera. -

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Behin-behineko bermea, kontratua esleitu eta berehala itzuliko zaie lizitatzaileei.
        • Behin betiko bermea, berriz, bermealdia iragan eta esleipendunak kontratuak jasotako betebehar guztiak bete eta 2 hilabeteko epean itzuliko da.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD