KIUB: Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoa

Zer da? Zertarako da?

KIUB-Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Udalak Andoaingo biztanleei eskaintzen dien doako zerbitzu bat da.

Helburuak

  • Informatzea eta jakinaraztea nola defendatu ditzaketen dituzten eskubideak eta betebeharrak.
  • Kontsumitzaileen erreklamazioak jasotzea.
  • Kontsumoari dagozkion gaiei buruz, heztea eta prestatzea.

Eskaintzen dituen zerbitzuak

  • Kontsultak eta informazio eskaerak aztertzea
  • Erreklamazioen azterketa eta tramitazioa.
  • Arazoa konpontzeko aldeen arteko bitartekaritza.
  • Produktu eta zerbitzuen konparaketa analisiak.
  • Arbitraje prozedurei hasiera ematea kontsumitzaileek eskatuta.
  • Kontsumitzaileei informazio eta orientazio materiala argitaratzea.
  • Kontsumoari buruzko hitzaldi informatibo eta formatiboak antolatzea.

Nork eska dezake?

Azken hartzaile izanik, ondasunak, produktuak edo zerbitzuak erosten, erabiltzen edo baliatzen dituzten pertsonek, beti ere hornitzailea empresa profesional bat izanik.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Bulegoaren arduradunarekin (943304343), eta honek azalduko dizkio eskatzaileari zein agiri aurkeztu eta eman beharreko urratsak.

Non/Nola eskatu daiteke?

      Ordaindu behar da?

      Doan da.

      Izapidetze edo ebazpen epea

      • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

      Araudi aplikagarria

      Ez dagokio

      Eskaera jaso ondorengo urratsak

      Bulegoaren arduradunak baloratuko ditu eskaera eta eman daitezkeen urratsei buruz informatuko du.

      Nork onartu behar du?

      Ez dagokio.

      Izapidetze ardura duen lansaila

      Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

      Beste zenbait ohar interesgarri

      Esteka interesgarriak

      Administrazio publikoa

      Elkarte pribatuak:

      Datu pertsonalen babesa

      Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

      DBEB kodea: M07

      Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

      Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: LOPD