Dokumentu elektronikoen benetakotasuna egiaztatzea

Zer da? Zertarako da?

Zerbitzu honek Andoaingo Udalak elektronikoki sinatutako dokumentuen benetakotasuna eta osotasuna egiaztatzeko aukera ematen du. Egiaztapen hori dokumentuaren egiaztapen-kode seguruaren (CSV) bidez egiten da.

Egiaztapen-kode segurua

QR kode bat (puntu-matrizea) eta hari lotutako digitu-multzoa dira, zeinak dokumentu horiek modu bakarrean identifikatzen dituzten. Kode hori inprimatutako dokumentuaren amaieran dago, eta jatorrizko dokumentu elektronikoarekin erkatzeko aukera ematen du, kopia autentiko bihurtuz

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ez da beharrezkoa.

Non/Nola eskatu daiteke?

Internet bidez: https://uzt.gipuzkoa.eus?De=00910 helbidean.

Ordaindu behar da?

Doan

Izapidetze edo ebazpen epea

  • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

Araudi aplikagarria

Eskaera jaso ondorengo urratsak

  1. Web-orrian sartu (ONLINE tramitazioa hasi) eta CSVa sartu (aldamenean azaltzen den karaktere-multzoa).
  2. Aplikazio informatiko espezifiko batzuk (QR irakurgailua) sakelako telefonotik edo ordenagailutik kodea irakurtzen dute, eta berehala webgunera eramaten gaituzte, non dokumentua deskarga dezakegun.
  3. Dokumentua ireki ondoren, sinadura elektronikoa eta hari lotutako datuak egiaztatu ditzakegu: sinatzailea, eguna eta ordua.

Nork onartu behar du?

Ez dagokio.

Izapidetze ardura duen lansaila

Langileria - 943 300 830 edo pertsonala@andoain.eus

Beste zenbait ohar interesgarri

Datu pertsonalen babesa

Fitxategiaren izena: Ez dagokio

DBEB kodea: Z00

Fitxategiaren xedea:

Aurreikusitako lagapenak:

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: LOPD