Izapidetzen ari diren espedienteen kontsulta

Zer da? Zertarako da?

Amaitu gabe dauden prozeduratako izapideen egoerari buruz, interesdun izaera duten pertsonek informazioa jaso eta, eskatuko balute, espediente horretan jasota dauden agirien kopiak eskuratzeko eskubidea dute.

Nork eska dezake?

Pertsona interesdunaren legezko izaera dutenek eta horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurrez-aurre

1.- Legezko interesdunaren legezko izaera egiaztatzen duten agiriak.

  • Bere eskubideak oinarritzeko erabiltzen dituen agiriak.
  • Errekurtsoak jartzeko ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak (hirigintza- eta ingurumen arloak izan ezik).

2.- Agirien kopia behar ezkero, eskaera eredu normalizatuan.

Internet edo Zerbitzu Telematikoen bitartez:

Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

Non/Nola eskatu daiteke?

        Ordaindu behar da?

        22 - Kopiak
        Fotokopiak DIN A40,20
        Fotokopiak DIN A30,36
        Plano arrunten kopiak, metro lineala edo zatiko4,60
        Poliesterrezko planoen kopiak, metro lineala edo zati bat23,19
        Txartelak liburutegiko bazkideentzat (bakarrik kobratuko da txartela galtzeagatik edo ondatzeagatik, hau da 2. txartelatik aurrera)4,10
        Informazio kartografiakoa disketean19,20
        Beste informazioa disketean5,30

        • Izapideen egoerari buruzko informazioa doan emango da.
        • Kopiak emateko, tasak ordaindu beharko dira.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Unean, beti ere arlo horrek dituen aukeren arabera

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Espedienteen kontsulta Internet bitartez

        Titular, interesdun edo ordezkari gisa agertzen zaren espediente guztiak kontsultatu ditzakezu. Irekita dauden espedienteetan (izapidetzen oraindik) ikus dezakezu prozedurako zein unetan dauden.

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu.
        3. Pantailan azalduko dira zure izenean dauden espedienteak (irekiak edo itxiak). Espediente bakoitzaren gainean sakatuz honen izapidetzea ikusi ahal izango duzu eta bertan sortutako agiriak deskargatu eta inprimatu.

        Nork onartu behar du?

        Ez dagokio.

        Izapidetze ardura duen lansaila

        ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzua - 943 300 830 edo ataria@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Izapidetzen ari diren prozedurak dira; ez dira 39/2015 Legearen 13. artikuluan araututa dauden prozedura bukatuak.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD