Etxebizitzaren alokairurako gazteei zuzendutako dirulaguntzen eskaera

Zer da? Zertarako da?

18-30 urte arteko gazteek Andoaingo etxebizitzaren alokairua partzialki ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak. Beti ere, ohiko bizilekurako bada eta errentariak badira, edo hala izateko konpromisoa hartzen badute eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hilabeteko epean.

Etxebizitzaren baldintzak:

Laguntzaren xede den etxebizitzak Andoaingo udalerrian egon beharko du eta dagokion bizigarritasun-lizentzia izan beharko du.

Baztertuta geratzen dira:

  • Sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak.
  • Logela eskubidea bakarrik sortzen duten logelen errentapetzeak.
  • Etxebizitza gisa erabilitako lokalak, nahitaezko lizentziarik gabe.
  • Bizigune programari atxikitako alokairuko etxebizitzak.
  • Kontratua urtebetetik beherakoa izatea.
  • Etxebizitzaren errenta 750€/hilean gorakoa izatea (eranskinak barne).

Etxebizitzen gainontzeko baldintzak ordenantzaren 5. artikuluan.

Laguntzen zenbatekoa:

  • Dirusarreren tarteak ezartzen dira eta tarte bakoitzari ehuneko bat esleitzen zaio.
  • Edonola ere, eskaera bakoitzeko gehienez 250euroko zenbatekoa ezartzen da hileko.

Dirusarrerak Laguntza

9.000,00 - 14.000,00 Errentaren %50

14.000,01 - 17.500,00 Errentaren %40

17.500,01 - 21.500,00 Errentaren %30

21.500,01 - 26.000,00 Errentaren %20

Nork eska dezake?

Eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 18 eta 30 urte bitarteko gazteak izatea..
  • Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Andoainen erroldatuta egon behar du, gutxienez 2 urteko antzinatasunarekin etenik gabe, edo gutxienez 2 urtez, etenekin baina 5 urtetan zehar erroldatuta egon izana egiaztatzea. Azkeneko honi dagokionez, eskabidea aurkeztu baino gutxienez hilabete lehenago egon beharko du erroldatuta.
  • Eskatzaile edo bizikidetza-unitateko kide bakar batek ere ez izatea bere jabetzako etxebizitzarik, salbu eta herentzia-dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten titularkide bada, eta horietan parte-hartzeek % 50a edo balioak guztira 75.000€ ez badute gainditzen.
  • Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak 9.000€ baino handiago eta 26.000€ gordinak baino txikiagoak izan beharko dute.
  • Banandutako edo dibortziatutako pertsonei dagokienez, diru-sarrera konputagarriak murriztu egingo dira konpentsazio pentsioei edo seme-alaben mantenu-pentsioei dagozkien zenbatekoekin, bai eta zaintzaren titular den ezkontideari erabiltzeko lagatako etxebizitzaren hipoteka-kuoten zati alikuotarekin ere.
  • 15.000€-tik gorako balioa duten ondare higigarri eta/edo higiezinen titularren eskaerak ezetsi egingo dira.
  • Andoaingo Udalarekin zorrik ez izatea. Hala badagokio, eta salbuespen gisa, eskaera onartu ahal izango da, baldin eta, aurkeztu aurretik, ordainketa-plan bat formaliza tzen bada udalogasunarekin, eta, gutxienez, lehenengo kuota ordaintzen baldin bada.
  • Onuradunak ez du familia-loturarik izango errentatza-ilearekin odolkidetasuneko edo ezkon tza-ahaidetasuneko 2. mailara arte.
  • Gaztelagun programaren baldintza orokorrak betetzen dituzten eska tzaileek Eusko Jaurlari zaren egitarau horretan dirulaguntza eskatu izana justifikatu beharko dute.

* Pertsona edo bizikidetze unitate bakoitzeko eskaera bakarra baizik ez da onartuko, eta pertsona berberak ezingo du aldi berean bizikidetza unitate bat baino gehiago osatu

Aurkeztu beharreko agiriak

Espedientea izapidetzen bitartean aurkeztu ahal izango dira:

  • Etxebizitzaren alokairu kontratua.
  • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, adingabeen zaintza justifikatzen duen epai judiziala.
  • Kontsultatutako diren datu ekonomikoak 2019ko ekitaldiari dagozkionak direnez, eskatzailearen egoera ekonomikoak, garai honetan, okerrera egin badu, azken diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak.

Esleipendun izateko baldintzak betetzen diren ala ez erabakitzeko bizikideztza unitateak joan den urtean jasotako dirusarreren informazioa Andoaingo Udalak zuzenean egingo du, interesdunek aurretik baimenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun sailean aurrean.

* Udalari baimenik eman ezean, bere egoera ekonomikoa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Ordaindu behar da?

        Eskaera aurkeztea doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete
        • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena.
        2. Eskaeraren batek okerrik balu, 10 egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak edo gabeziak zuzen edo osa ditzan. Eskatutako agiriak eskuratzeko eskatzaileak epe luzeago bat beharrezko balu, horiek behin-behineko zerrenda onartu aurretik aurkeztu ahal izango ditu, beti ere eskatu izanaren eskabidearen kopia aurkezten badu.
        3. Udalak eginkizunpez egiaztatuko du eskaeran adierazitako datuak egiazkoak diren edo ez.
        4. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren onarpena.
        5. 10 egun emango dira alegazioak aurkezteko.
        6. Alegazioak aurkeztu ondoren behin betiko zerrenda onartuko da.

        Nork onartu behar du?

        Tokiko Gobernu Batzarrak, Alkatetzak eskuordetuta

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Gizarte Zerbitzuak - Eguneko Zentrua: 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Eskaerak aurkezteko epea: irailaren 7tik azaroaren 6ra.

        • Eskaera egiten duen bizikidetza-unitateko kide guztiek dirulaguntzaren xede den etxebizitzan erroldatu beharko dute kontratua formalizatu ondoren, eta hori egiaztatu beharko dute laguntza jaso aurretik.
        • Eman beharreko dirulaguntzen guztizko zenbatekoak dagokion aurrekontu-partidan esleitutako zenbatekoa gainditzen baldin badu, Udalak aukera hau ek izango dituHaien artean hainbanatzea.
        • Lehenengo ordainketa deialdia ebatzi ondoren egingo da.
        • Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabete eta erdiko epean erabakiko da dirulaguntzak emateko ebazpena.
        • Edonola ere, gehienez ere 3 urtez jaso ahal izango da dirulaguntza

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD