Leišaur: Andoaingo historiari buruzko ikerlan laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Xedea: Historia alorreko ikerketa eta Andoaingo herriaren historiari buruzko azterketak bultzatzea da.

Zenbatekoa: 2.400 euro. Lana euskaraz egiten bada, 600 euro gehiago.

Deialdia: Urte bakoitietako 1. hiruhilekoan egiten da.

Udal Artxiboak bi urtez behin (urte bakoitietan) Andoaingo historiari buruzko ikerlanak aurrera eramateko dirulaguntzen deialdia egiten du. Udal Artxiboak editatzen duen LEYÇAUR, Andoaingo Ikerketa Historikoen Aldizkarian (ISSN: 1130-2488) argitaratzen dira aukeratutako lanak.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork.

Ikerketa proiektuek ezaugarri hauek izango dituzte:

  1. Originalak, argitaragabekoak eta deialdiaren urtean batez ere egindakoak izan beharko dute.
  2. Andoaingo komunitatearen gorabehera historikoak ezagutzeko edo bere iturri historikoak berreskuratzeko lagungarri.
  3. Nolanahi ere, genero ikuspegia aintzakotzat hartzen duten lanak baloratuko dira.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Ikerketa proiektuaren Memoria-laburpena (gehienez lau orri) eta bertan proiektuaren oinarrizko jarraibideak, metodolojia, azterketa-unitateak, iturriak eta lana aurkeztuko den hizkuntza.
  3. Titulu akademikoa eta alega ditzakeen gainerako ikerketa eta akademia-merezimenduen egiaztagiriak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          Araudi aplikagarria

          Deialdiaren oinarriak bi urtetik behin(bakoitietan) onartzen dira.

            Eskaera jaso ondorengo urratsak

            Historiari lotutako pertsonek osatutako epaimahai kalifikatzaileak, aukeratuko ditu lanak.

            Nork onartu behar du?

            Ez dagokio.

            Izapidetze ardura duen lansaila

            Idazkaritza - Artxiboa: 943 300 830 - 344 edo artxiboa@andoain.eus

            Beste zenbait ohar interesgarri

            • Lanak paperan eta euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira eta lanaren edukia egoki adierazten duen, eta datu base dokumentaletan sartzeko aproposa den, laburpena eta beronen deskriptoreen zerrenda -aurkeztu beharko dira.
            • Epaimahaiak, aurkeztu diren proiektuak hobeto ulertzeko behar lukeen informazio osagarri guztia interesatuari eskatzeko eskubidea izango du.
            • Azken ikerketen jabetza Andoaingo Udalarena izango da eta lanak banaka zein batera argitaratzeko ahalmena beretzat gordetzen du, betiere lanen egiletasuna errespetatuz.

            Datu pertsonalen babesa

            Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

            DBEB kodea: M07

            Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

            Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: LOPD