Udalerriko kirol elkarteentzat aparteko jarduerak antolatzeko

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo kirol talde, edota elkarte, zein beste erakunde pribatuek udalerrian antola ditzaketen aparteko zein izaera bereziko kirol jarduerei zuzendutako dirulaguntzak.

Dirulaguntzen banaketa

Kirol taldeen ezohiko jarduerak laguntzeko Patronatuaren aurrkeontuko dirulaguntza partidaren %25 bideratuko da (Gainontzeko %75a ohiko jardueretarako izango da) eta araudian jasotzen dirren baremoak aplikatzearen ondorioz lortutako puntuazioaren arabera banatuko da.

Nork eska dezake?

Irabazi asmorik gabeko izaera duten kirol klub, kirol elkarte eta kirola sustatzeko jarduerak antolatzen dituzten erakunde pribatuek.

Baldintzak:

  1. Eskola kiroleko foru araudia betetzea.
  2. Euskarari dagokion 1/88 udal ordenantzan zehaztutakoa bete beharko du.
  3. Klub edota elkarte eskatzaileak eskaera eta aurkezteko epeei dagokienez oinarrietan zehaztutakoa bete beharko dute.
  4. Erakunde pribatu batek antolatuko balu, jardueraren izaera bereko klubik balego, honen onespena.

Aurkeztu beharreko agiriak

Jarduera burutu aurretik:

  1. Garatu beharreko kirol-jardueraren izaera berdineko talderik balego, haren onespen idatzia eta sinatua.
  2. Dirulaguntza eskaera behar bezala beteta.
  3. Xehaturiko jarduera egitaraua (data, tokia, partaideak eta jarduerari buruzko azalpena).
  4. Diru-sarrera eta gastuei buruzko aurrekontu xehatua.
  5. Zinpeko adierazpena, zeinean adierazi behar baitituzte beste udal lansailetan edo erakunde publiko eta pribatuetan egindako dirulaguntza eskaerak, edo jada emandakoen diru-kopurua.

Jarduera behin bukaturik

  1. Jardueraren memoria, diru sarrera eta gastuen kitapena (ekintzak ospatu eta hurrengo 30 egunetan aurkeztu beharko dira).
  2. Ekintza garatu den eta Allurralde Patronatuko logoa erabili izana ziurtatzen duen dokumentazio grafikoa.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Aurrez-aurre:
  • Allurralde Kiroldegia
    Allurralde pasaealekua z/g 20140 Andoain
    7:00 - 22:00 (Lar./Sáb. 9:00 - 20:00 / Ignd./Dom. 9:00 - 13:15)
    Tf.: 943 300 147

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Kirol teknikariaren txostena.
          2. Kiroletako Udal Patronatuaren Zuzendaritza Batzordearen akordioa laguntzak onartuz.

          Nork onartu behar du?

          Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordea

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Allurralde Kiroletako Udal Patronatua - 943 300 147 edo allurralde@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Ekimenaren publizitatean eta/edo erabili beharreko jantzietan Allurralde Kiroletako Udal Patronatuaren logotipoa agertzea (bulegoetan euskarri digitalean eskuratu ahal izango duzue) eta, hala dagokionean, Allurralde Kiroletako Patronatuak babestua, beti ere publizitate orotan euskararen normalkuntzari buruzko 1/88 Udal Ordenantzak agindutakoa betez.
          • Beste erakunderen batek %100ean lagundutako ekintzek edota Andoaindik kanpo egindakoek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Kirol ekitaldi bereziak

          DBEB kodea: A05

          Fitxategiaren xedea: Allurralde Kirol Patronatutik antolatzen diren kirol ekitaldi berezien kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD