Udalerriko kirol elkarteei zuzendutako dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo kirol talde edota elkarte egiturak garatu eta finkatzeko eta bere urteroko jarduera arruntak bultzatzeko dirulaguntzak.

Dirulaguntzen banaketa

Kirol taldeen jarduera arruntak laguntzeko Patronatuaren aurrkontuko dirulaguntza partidaren %75 bideratuko da (Gainontzeko %25a aparteko ekintzetarako izango da) eta araudian jasotzen dirren baremoak aplikatzearen ondorioz lortutako puntuazioaren arabera banatuko da.

Noiz eska daitezke?

  • Deialdian adierazten diren epeetan.
  • Normalean otsaila-martxoa bitartean

Nork eska dezake?

Irabazi asmorik gabeko izaera duten kirol klub, kirol elkarte eta kirola sustatzeko jarduerak antolatzen dituzten erakunde pribatuek.

Baldintzak:

  1. Legediaren arabera eratuta egotea eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Entitateen Erregistroan idazpeturikoa izatea.
  2. Identifikazio fiskaleko kodea edukitzea eta betebehar fiskalei dagokienez egunean egotea.
  3. Bere egoitza soziala eta bere jardueren garapenerako azpiegitura Andoaingo udalerrian edukitzea eta bere jarduera nagusiena esparru honetan garatzea ere.
  4. Eskola kiroleko foru araudia betetzea.
  5. Euskararen normalizazioari dagokion 1/88 udal ordenantzan zehaztutakoa bete beharko du.
  6. Klub edota elkarte eskatzaileak eskaera eta aurkezteko epeei dagokienez oinarrietan zehaztutakoa bete beharko dute

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Laguntzaren eskaera egoki beterik eta eranskinean eskatzen diren datu guztiak aurkezturik, deialdiaren oinarriak onartzearen konpromisoa erantsiz.
  2. Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
  3. Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen Erregistroan idazpetuta egotearen ziurtagiriaren fotokopia.
  4. Aurrezki kutxa edo banketxe baten agiria, emandako kontu korrontea elkartearena dela ziurtatzenduena.
  5. Aurreko denboraldiari buruzko txostena, non zehazki azalduko diren elkarteak izandako diru-sarrerak eta diru-laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko inprimakian eskatzen diren gainerako datu guztiak Garatu beharreko kirol-jardueraren izaera berdineko talderik balego, haren onespen idatzia eta sinatua.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Aurrez-aurre:
  • Allurralde Kiroldegia
    Allurralde pasaealekua z/g 20140 Andoain
    7:00 - 22:00 (Lar./Sáb. 9:00 - 20:00 / Ignd./Dom. 9:00 - 13:15)
    Tf.: 943 300 147

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Kirol Teknikariaren txostena.
          2. Kiroletako Udal Patronatuaren Zuzendaritza Batzordearen akordioa dirulaguntzak onartuz.

          Nork onartu behar du?

          Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordea

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Allurralde Kiroletako Udal Patronatua - 943 300 147 edo allurralde@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Kirol elkarteak

          DBEB kodea: A04

          Fitxategiaren xedea: Kirol elkarte desberdinetako harremanetarako pertsonari buruzko datu pertsonal identifikagarriak jasotzen dituen fitxategia

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD