Andoaingo kultur elkarteei zuzendutako laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Udalerrian kultura sustatzeko lan egiten duten elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzak.

Nork eska dezake?

Bere egoitza Andoainen duten eta Irabazi asmorik gabeko izaera duten elkarte kulturalak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera inprimaki normalizatuan.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Kutlurako Teknikariaren txostena.
          2. Kultura Batzorde irizpenemailearen ebazpena dirulaguntza ematea baimenduz, edo ez.
          3. Onartutako dirulaguntzaren %60ren aurrerapena.
          4. Urte amaieran, garatutako jarduerak jasotzen dituen txosten bat entregatuko da eta urteko likidazioaren egiaztagiriak aurkeztuko dira
          5. Txosten tekinkoaren ondoren, Kultura Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa dirulaguntzaren beste %40 onartuz

          Nork onartu behar du?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ordainketa bi zatitan egingo da:

          1. %60 aurretik .
          2. Gainontzeko %40a gastuen likidazioa aurkeztu ondoren (abenduak 1 baino lehenago).

          Izapidetzeko edo ebazpena emateko epea

          • Martxoaren erdialdera amaitzen da eskaerak aurkezteko epea.
          • Urte amaieran aurrera eramandako jarduerak azaltzen dituen txostena eta sarreren-gastuen likidazioaren agiriak aurkeztuko dira.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Udalerriko elkarteak

          DBEB kodea: A18

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko elkarteetako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD