GKE erakundeen lankidetza programak garatzeko

Zer da? Zertarako da?

Herri txiroetako biztanleen gizarte eta ekonomi egoera garatu eta hobetzera bideratuko diren iharduerak aurrera eramateko asmoz, Gobernuz Kanpoko Erakundeekin lankidetza programak garatzeko dirulaguntza.

Zenbatekoa: Emango diren dirulaguntzen zenbatekoa aurrera eramango den jardueraren kostuaren %90 baino handiagoa ezin daiteke izan, GKEak kostuaren %10 gutxienez finantzatu behar duelarik.

Eskaerak aurkezteko epea: Ekaina aldera. Deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta argitalpen egunaren biharamunetik kontatzen hasita 30 eguneko epea irekitzen da eskaerak aurkezteko.

Nork eska dezake?

Nortasun juridikoa daukan, irabazi asmorik ez, deialdiaren xedearekin bat datozen iharduerak aurrera eramaten dituen eta egoitza Andoainen eta/edo Gipuzkoan duen edozein erakundek du.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Eskaera eredu normalizatuan.

2.- Programari buruzko proiektu xehea, espreski aipatuko dituena:

  • Xedeak eta jarduera zein biztanlegori zuzenduko zaion.
  • Herrialdeko gizarte, ekonomi eta geografi ezaugarriak.
  • Ekintzaren edo jardueraren edukia.
  • Parte hartzearen aurrekinak.
  • Jarduera burutzeko ardura izango duten pertsonak edo erakundeak.
  • Jarduera burutzeko epeak.

3.- Aurrikusitako sarrera eta gastuen aurrekontua. Nolanahi ere, espreski aipatu behar da zer laguntza jasotzen den beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuen eskutik.

4.- Erakunde eskatzailearen estatutuen fotokopia egiaztatua.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera-orria eta gainontzeko agiriak aurkeztu.
          2. Gizarte Zerbitzuetako Arduradunaren txostena.
          3. Gizarte Zerbitzuetako Batzordearen irizpena.
          4. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa eta jakinarazpena.
          5. Dirulaguntza jaso duten erakundeekin hitzarmenak sinatzea ekitaldi publikoan.
          6. Ondoren, erakunde onuradunek honako agiriak aurkeztu beharko dizkiote Udalari:
          • Dirulaguntza jasotzen denetik 2 hilabeteko epean: programa burutzeko arduradun izendatutako pertsonari dirua transferitu zaiolako frogagiria.
          • Lagundutako jarduera amaitzen denetik 3 hilabeteko apean:
            • Programari buruzko memoria xedea.
            • Emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren araberako gastuaren jatorrizko egiaztagiriak edo fotokopia konpultsatuak.

          Nork onartu behar du?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Gobernuz kanpoko erakundeak

          DBEB kodea: A42

          Fitxategiaren xedea: Garapen bidea dauden herrialdeetan proiektuak gauzatzeko laguntza ekonomikoen eskaeretan eta elkarteak, lokalak eta abar mantentzeko laguntza-eskaeretan jasotako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD