Gizarte Zerbitzuen alorrean diharduten elkarteei zuzenduak

Zer da? Zertarako da?

Ondorengo giza telden inguruan antolatzen diren ekintza edo egitarauak burutzeko dirulaguntzak: haurrak, gazteak, emakumea, elbarriak, adinduak, gutxiengo etnikoak, preso-ohiak, toxikomanoak, iragaitzezko edo pasadizoko pertsonak eta arrisku sozialean egonik Gizarte Zerbitzuen beharra duen beste edozein talde.

Zenbatekoa: Ekitaldi bakoitzerako zehazten dena.

Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak deialdia egiten denaren hurrengo egunetik eta zehazten den epean aurkeztu ahal izango dira.

Nork eska dezake?

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten erakundeek:

  1. Legearen arabera osatuak izatea.
  2. Erakunde edo elkartea Andoaingo izatea edo jarduera-esparrua Buruntzaldea-Beterri izatea, edota Gipuzkoako lurraldekoa izanik udal Gizarte Zerbitzuekin harreman zuzena izatea, udalerrikoak diren herritarrei dagokienez haien jarraipena egiteko eta orientabidea ematea, eta/edo Andoainen jardueraren bat burutzea.
  3. Irabazi asmorik ez izatea.
  4. Helburuak beteko direla bermatzeko azpiegitura nahikoa izatea, eta horretarako beharrezkoa den esperientzia egiaztatzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera eredu normalizatuan.
  2. Eskaerarekin batera txosten bat aurkeztu beharko da; hau da, diru laguntza zein egitarau edo ekintzatarako eskatzen den, egitarau edo ekintza horien azalpena egingo da txostenean. Horrekin batera, garatuta-ko ekintzen memoria, eta emaitzen balorazioa aurkeztu beharko dituzte.
  3. Txosten ekonomikoa: Ekitaldian zehar egindako gastuen txosten ekonomikoa aurkeztu beharko da. Subentzionatua izan den kopuruari dagokion gastuaren jatorrizko frogagiriak aurkeztu beharko dira.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera-orroa eta gainontzeko agiriak aurkeztu.
          2. Gizarte Zerbitzuetako Arduradunaren txostena.
          3. Gizarte Zerbitzuetako Batzordearen irizpena.
          4. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa eta jakinarazpena.

          Nork onartu behar du?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Gobernuz kanpoko erakundeak

          DBEB kodea: A42

          Fitxategiaren xedea: Garapen bidea dauden herrialdeetan proiektuak gauzatzeko laguntza ekonomikoen eskaeretan eta elkarteak, lokalak eta abar mantentzeko laguntza-eskaeretan jasotako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD