Presoen senideen eta auzipetuen bidaietarako dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, preso dauden andoaindarren senidekoak, horiek ikustera joandakoan edo EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu gisa joan behar duten andoaindarren bidai-gastuen zati bat edo gastu osoa ordaintzeko Andoaingo Udala ematen dituen dirulaguntzak dira.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Egindako gastuaren portzentaje bati edo gastu osoari dagokion dirulaguntza emango du Udalak. Para calcular el gasto:

  • Kotxe partikularra: 0,20/kilometro eta autopistako gastuak, egoki balitz.
  • Garraio publikoan: joan-etorriko bidaiaren gastua:

Dirulaguntzaren baremoak bizikidetza unitatearen kideen araberakoak izango dira. Ikus Preso andoindarren senideentzako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza

Nork eska dezake?

1.- EAEtik kanpoko espetxeetan zigortuta edo espetxeratze prebentiboan daudenen senide diren andoaindarrak.

Lehentasun-ordena honakoa da:

  1. Ezkontidea edo izatezko bikotea.
  2. Seme- alabak.
  3. Gurasoak.
  4. Anai-arrebak.

Beste ohar batzuik:

  • Ordena honetan gorago daudenek lehentasuna izango dute, eta laguntzak jasoko balituzte, beherago daudenek ez dute horretarako eskubiderik izango.
  • Lehentasunezko ordena berean sartuta dauden bi edo pertsona gehiago daudenean, adinez nagusiena hartuko da
  • Bai eskatzaileak bai presoak, biek, Andoainen erroldatuta egon beharko dute, espetxean sartu aurretik eta dirulaguntzaren eskaera egiten denean.

2.- EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu gisa joan behar duten andoaindarren garraio-gastuei aurre egiteko.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Presoen senideek:

  • Eskaera eredu normalizatuan.
  • Eskatzailearen NAN edo pasaportea.
  • Beste erakunde batzuetako diru-laguntzarik jasoko balu, edo horietan eskaerarik egin izango balitz, horien berri emango lukeen zinpeko aitorpena.
  • Eskaerari adierazitako bisita-kopurua egiaztatzen duen ziurtagiri bat, kasuan kasuko espetxeko zuzendaritzak egina.
  • Familia liburua edo izatezko bikote ziurtagiria, presoarekiko ahaidetasuna edo harremana erakusten duena.
  • Eskatzailearen diru sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak.

2.- Auzipetuek:

  • Eskatzaileak EAEtik kanpoko epaitegi batera auzipetu gisa Joan beharra duela erakusten duen ziurtagiria.
  • Eskatzailearen diru sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena.
          2. Txosten teknikoa.
          3. Gizarte Zerbitzuetako Batzorde Irizpenemaileren irizpena.
          4. Alkatetzaren ebazpena eta jakinarazpena.
          5. Ordainketa agindua

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Preso bakoitzeko, hilabetean bi bidai lagunduko dira diruz..
          • Nahikoa izango da eskaera behin aurkeztearekin; eskatzailearen edo preso dagoenaren egoera aldatuko balitz, berehala jakinaraziko dira aldaketaren motiboak.
          • Diru-laguntza hauen ordainketa hiru hilean behin egingo dira, onartu eta gero.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD