Udako Euskal Unibertsiteko ikastaroetarako

Zer da? Zertarako da?

UEU-Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroetan parte hartzeko dirulaguntzak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Dirulaguntza hauetara guztira, gehienez, 300,00 € xedatuko dira eta diru-kopuru hori eskaera zuzen egin dutenen artean proportzionalki banatuko da, eskatzaile bakoitzari, gehienez ere, matrikula kostuaren %40 ordainduko zaiolarik.

Nork eska dezake?

30 urte edo gutxiago dituzten eta Andoainen erroldatuta dauden pertsona interesatuak. Dirulaguntza eskaera onartzeko ezinbestekoa izango da Andoaingo Udalarekiko zorrik ez edukitzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. NAN fotokopia.
  3. Matrikularen fotokopia.
  4. Matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera eta dagokion dokumentazioa aurkeztu, ikastaroa bukatu eta hurrengo 15 egunen barruan.
          2. Euskara Teknikariaren txostena.
          3. Euskarako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena, dirulaguntza onartuz edo ezetsiz.
          4. Ordainketa agindua (Udal Kontuhartzailetza).

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Euskara Zerbitzua - 943 300 831 edo euskarazerbitzua@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Inolako kasutan ez dira ikasketa-kostutzat iritziko ikastarorako joan-etorrien gastuak, liburu eta material gastuak, egoitza gastuak, eta ikastaroan ikasleak jarduera akademikoaren osagarri moduan egindako beste edozein jarduerengatiko gastua.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Euskara sustatzeko programak

          DBEB kodea: A50

          Fitxategiaren xedea: Jarduerak, lehiaketak eta sariak antolatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua.

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD