Covid-19: merkatari, ostalarii eta autonomoei zuzendutako laguntzak

Zer da? Zertarako da?

COVID-19k eragindako osasun-krisiak Andoaingo merkataritzan, ostalaritzan eta langile autonomoetan (Reta) eragindako inpaktu ekonomikoa arintzeko dirulaguntzak.

Hiru dirulaguntza lerro ezarri dira, 1. lerroa lehenetsiz 2.aren gainetik, eta hau 3.aren gainetik:

  • 1. lerroa: 400,00€ hileko establezimendu bakoitzeko. Andoainen txikizkako, ostalaritzako eta antzeko merkataritza-jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduak, baldin eta nahitaezko itxierak haien jarduerari eragin badio.
  • 2. lerroa: 350,00 € hilean Andoaingo langile autonomoentzat, baldin eta, alarma-egoeraren ondorioz, jarduera utzi behar izan badute edo dirusarrerak, gutxienez, %75ean murriztu bazaizkie (aparteko laguntzaren aldeko ebazpenaren ziurtagiriarekin).
  • 3. lerroa: 250,00 € hilean Andoaingo autonomoentzat, alarma-egoerak eragindako dirusarreren murrizketa, gutxienez, %50a izan denean (aparteko laguntzaren aldeko ebazpenaren ziurtagiririk gabe).

Nork eska dezake?

  • Pertsona autonomoek eta merkataritza, ostalaritza eta antzeko establezimenduetako titularrek, baldin eta martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duena, ezarritako establezimenduen nahitaezko itxieraren edo Andoaingo COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz bere jarduera ekonomikoan murrizketa nabarmena jasan badute.
  • Zehazki, laguntzak arautzen dituzten oinarrien 5. puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiak.
  • Kanpoan geratzen dira elkarteak, fundazioak eta, oro har, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, langile autonomo laguntzaileak eta Andoaingo Udalarekin indarrean dagoen kontratu publikoa duten enpresak.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskatzaileak espreski emango dio baimena Andoaingo Udalari, honek egiaztatu ditzan sektore publikoko edozein erakundetan beharrezkoak diren datuak –zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean egotearena, enpresaren datuak eta eskatzailearen identitea egiaztatea- laguntza horiek eskuratzeko, horretarako onartu diren oinarrietan ezartzen denari jarraikiz..
  • 2. Lerroko eskatzaileen kasuan, Covid-19 dela-eta aparteko laguntzaren aldeko ebazpenaren ziurtagiria
  • Beste pertsona fisiko edo juridiko baten izenean aurkezten bada eskaera, bi alderdiek sinatutako E102 ordezkaritza-inprimakia edo eraketa- edo ordezkaritza-eskriturak.

Non/Nola eskatu daiteke?

    QUdal bulegoak itxirik daude. Beraz, eskaerak ezin dira aurrez aurre aurkeztu. Telematikoki egin beharko dira, bide honetatik:

    Erregistro elektronikoa - Online tramitazioa (2020.05.08tik aurrera).

    Aurkezpen epea: 15 egun naturalekoa izango da, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hau da, 2020.05.08tik 2020.05.22ra)

    Zer behar duzu eskaera telematikoki aurkezteko?

    Erregistro elektronikoan jarduteko, identifikazio-sistema bat beharko da: sinadura digitala duen B@k edo B@kQ, edo sinadura digitala duen txartel bat (IZENPE, NANI-e, CAMERFIRMA edo FNMT). Orain bertan, elelktronikoki identifikatzeko modurik ez baduzu, aukera hauek dituzu:

    • Zure asesoriaren esku utzi.
    • B@k eskatu (beherago azaltzen dizugu nola egin).
    • Udalaren 943 300 830 telefonora deitu eta guk emango dizugu B@kQ-a .
    • Laguntzen inguruko informazio gehiago 943 304 221 telefonoan

    Zer da B@k eta nola eskuratu?

    B@K-ri buruzko informazio guztia eta hori eskatzeko inprimakia Aldundiaren webgune honetan eskura dezakezu: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/bak Izapidetzeko beharrezkoa izango duzu aurkeztutako azken errenta-aitorpenaren ordaindu beharreko edo itzuli beharreko emaitza (zenbateko osoa, dezimalekin).

    Eman beharreko urratsak:

    • Eskaera-orria leku honetan eskuratu dezakezu, Aurkeztu beharreko agiriak atalean hain zuzen ere, Online izapidetzen hasi aurretik, inprimakia bete eta gorde..
    • Behin on-line erregistratzean, eskabidea eta eskatutako gainerako dokumentuak erantsiko dira.
    • Erantsi beharreko dokumentu bakoitza gehienez 25Mb-koa izango da, eta dokumentu guztiak ezin izango dute 50Mb gainditu.

    Ordaindu behar da?

    Doan da.

    Izapidetze edo ebazpen epea

    • Aurreikusitako epea: 15 egun.
    • Legezko gehienezko epea: Hilabete
    • Erantzunkizun-aitorpena onartzen da?: Bai
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

    Araudi aplikagarria

    Eskaera jaso ondorengo urratsak

    Dirulaguntza lehia-prozedura sinplifikatuaren bidez emango da, eta balorazio-irizpide gisa Udalaren Erregistroan zein egunetan eta ordutan sartu zen izango da.

    • Eskaera gabe badago, 10 egun emango dira zuzentzeko.
    • Udalak ofizioz egiaztatuko ditu eskabidean emandako datuak.
    • Alkatetzaren ebazpena.

    Nork onartu behar du?

    Alkatetzak

    Izapidetze ardura duen lansaila

    Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria - 943 304 221 edo enplegua@andoain.eus

    Beste zenbait ohar interesgarri

    • Deialdi honi aurre egiteko zenbatekoa 600.000,00 eurokoa da, eta Andoaingo Udalaren Aurrekontu Orokorraren 2019ko geldikinaren kargura finantzatuko da.
    • Pertsona edo enpresa interesdun bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da.
    • Dirulaguntzaren eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztea eta nahitaez erabili beharreko formulario normalizatuak ez erabiltzea, ez onartzeko arrazoiak izango dira.

    Datu pertsonalen babesa

    Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

    DBEB kodea: M07

    Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

    Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: LOPD