Aisialdirako begirale eta zuzendari ikastaroetarako laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Aisialdirako begirale eta/edo zuzendari titulu ofiziala eskuratzeko, euskaraz emandako eta Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroak, egiten dituzten andoaindarrei zuzendutako dirulaguntzak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

  • Begirale ikastaroa: matrikularen %30, gehienez ere 150 €.
  • Zuzendari ikastaroa:matrikularen %30, gehienez ere 150 €.

Nork eska dezake?

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

  1. Andoainen erroldatuta egotea
  2. Ikastaroa euskaraz egitea.
  3. Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroa izatea.
  4. Ikastaroaren alde teorikoa gainditzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Ikastaroa hasi eta 30 eguneko gehienezko epean, aurretiazko eskabidearen inprimakia.
  2. Ikastaroa amaitzen denetik 15 eguneko gehieneko epean, dirulaguntza eskaeraren inprimakia,honako agiriekin batera:
  • NAN fotokopia.
  • Ikastegiaren ziurtagiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Aurreinskripzioa: Ikastaroa hasi eta ondorengo 30 egunen barruan.
          2. Eskaera eta euskaltegiaren ziurtagiria: ikastaroa amaitu eta ondorengo 15 egunen barruan
          3. Euskara Teknikariaren txostena.
          4. Euskarako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena, dirulaguntza onartuz edo ezetsiz.
          5. Udal kontuhartzailetzatik luzatuko da ordainketa agindua onartutako dirulaguntza zenbatekoarekin.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Euskara Zerbitzua - 943 300 831 edo euskarazerbitzua@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Euskara sustatzeko programak

          DBEB kodea: A50

          Fitxategiaren xedea: Jarduerak, lehiaketak eta sariak antolatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua.

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD