Industria eta merkataritzan euskara bultzatzeko laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Subvenciones para fomentar el uso del euskera en empresas y establecimientos comerciales.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

  • ERROTULUAK ETA IRUDI KORPORATIBOA daraman materialak euskara hutsezkoak badira: kostuaren %75, 400 euroko mugapean.
  • Elebietan badira: kostuaren %30, 165 euroko mugapean.
  • WEBGUNEAK: Euskara hutsezko webguneak, edota eleanitza izanda, lehen orrian euskarazkoa lehenetsita:, kostuaren %50, 450 euroko mugapean.
  • Eleanitza izanda, euskarazkoari, gutxienez beste hizkuntzetan eman zaion adinako tratamendua emanda, baina lehen orrian euskarazkoa lehenetsi gabe, kostuaren %30, 300 euroko mugapean.
  • PROGRAMA INFORMATIKOAK.: euskara hutsezkoa badira kostuaren %50ekoa izango da, 300 euroko mugapean.
  • Ele bietan badira, kostuaren %30, 180 euroko mugapean.
  • Irudi korporatiboa daraman kanpoko erabilerako dokumentazio eta materialagatik, eta webgune eta progra informatikoengatik xedaturiko diruaguntzak hamar urteko epealdianbehin bakarrik jaso ahal izango dituzte enpresek.

Nork eska dezake?

Esketzaileek bete beharreko berariazko baldintzak.

  • Andoainen kokatuta egotea.
  • Gastua egiten den unetik dirulaguntza eskatzen den unera arte sei hilabeteko epea pasa ez izana.
  • Errotuluak ongi idatzita izatea.
  • Izen berezi, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten errotuluek ez dute dirulaguntzarik jasoko.
  • Euskaraz eta beste hizkuntzetan egindakoen kasuan, euskara gutxienez gaztelaniaren neurri berean erabiltzea, eta euskarazko testuari lehentasuna ematea.
  • Kontuan hartuko da jendeak irakurtzeko moduan jarrita dauden kartel eta seinaleztapenak ere euskaraz edota bietan idatzita egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera eredu normalizatuan.
  2. Dirulaguntza eskatzen duenaren NAN edo enpresaren IFZ fotokopia.
  3. Egindako gastuen faktura konpultsatuak.
  4. Errotuluen kasuan, jarrita dagoela frogatzen duen argazkia.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera eta gainontzeko agiriak aurkeztu.
          2. Euskara Teknikariaren txostena, non baloratuko duen dirulaguntza dagokion eta ze baldintzatan.
          3. Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena eskatutako dirulaguntza onartuz edo ukatuz.
          4. Udal kontu hartzailetzatik luzatuko da ordainketa agindua onartutako dirulaguntza zenbatekoarekin.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Euskara Zerbitzua - 943 300 831 edo euskarazerbitzua@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Irudi korporatiboa daraman kanpoko erabilerako dokumentazio eta materialagatik eta web orri eta programa informatikoengatik xedaturiko dirulaguntzak 10 urteko epealdian behin bakarrik jaso ahal izango ditu enpresak.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Euskara sustatzeko programak

          DBEB kodea: A50

          Fitxategiaren xedea: Jarduerak, lehiaketak eta sariak antolatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua.

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD