Euskara ikasteko dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo biztanleei beren euskalduntze eta alfabetatze prozesuan euskararen ikasketa sustatzeko dirulaguntzak ematea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

  1. Ondorengo baldintzak betetzen dituztenek ikastaroaren kostuaren %85eko dirulaguntza jasoko dute.
  2. Dirulaguntza berezia (familia ugaria, edo familia unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen batez bestekoa LGS x 12 euro baino gehiagokoa ez izatea.): %100
  3. AUTOIKASKUNTZA ikastaroetan, gehienezko kopurua, 626 eurokoa izango da ikasturteko eta ikasleko.
  4. BARNETEGIETAKO ostatu gastuei dagokienez, %50eko dirulaguntza, betiere 400 €ko mugapean, ikasleko eta ikasturteko

    Nork eska dezake?

    Onuradunak: Dirulaguntza hauen onuradun izango dira 2. artikuluko eta ondorengo baldintza hauek betetzen dituztenak:

    1. 16 urtetik gorakoa izatea
    2. Andoainen erroldatuta egotea sei hilabete lehenagotik, gutxienez.
    3. HABEk homolagatutako ikastaroa egitea.

    Bete beharreko berariazko baldintzak

    1. Ikasleak gutxienez %85eko bertaratzea egiaztatu behar du (
    2. Ikastaroa 101-108 azpimailen artekoa bada azpimaila bat gainditu beharko da gutxienez. Lehendik diruz behin lagundutako azpimaila baino ez bada gainditu, legokiokeen dirulaguntzaren erdia jasoko du.
    3. Ikastaroa 109 azpimailari dagokiona edo hortik gorakoa bada, azpimaila berberari dagokion diru-laguntza bi ikastarotan jaso ahal izango da osorik.
    4. Laugarren mailako ikastaroa behin laguntzeko aukera eskainiko da.
    5. Aurretiazko eskabidea, eskabidea bera eta agiriak horretarako ezarritako epean aurkeztea.

    Aurkeztu beharreko agiriak

    1. Aurretiazko eskabidearen inprimakia ikastaroa hasten denetik 30 eguneko gehienezko epean.
    2. Dirulaguntza eskaeraren inprimakia Ikastaroa amaitzen denetik 15 eguneko gehieneko epean, ondorengo agiriekin batera:
    • NAN fotokopia.
    • Ikastegiaren ziurtagiria.
    • Beharrezko balitz, Familia liburua.

    *Ordenantzan eskatzen diren gainontzeko agiriak, hau da, erroldatze-agiria, Udalarekin zorrik ez izanaren agiria eta diru-sarreren agiria, ez dira aurkeztu behar izango. Euskara Zerbitzuak bere gain hartzen du horiek egiaztatzeko egin beharreko gestioak.

    Non/Nola eskatu daiteke?

            Ordaindu behar da?

            Doan da.

            Izapidetze edo ebazpen epea

            • Aurreikusitako epea: Hilabete
            • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            Araudi aplikagarria

            Eskaera jaso ondorengo urratsak

            1. Aurreinskripzioa: Ikastaroa hasi eta ondorengo 30 egunen barruan.
            2. Eskaera, NANaren kopia eta euskaltegiaren ziurtagiria: ikastaroa amaitu eta ondorengo 15 egunen barruan.
            3. Euskara Teknikariaren txostena.
            4. Euskarako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena, dirulaguntza onartuz edo ezetsiz.
            5. Udal kontuhartzailetzatik luzatuko da ordainketa agindua onartutako dirulaguntza zenbatekoarekin

            Nork onartu behar du?

            Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

            Izapidetze ardura duen lansaila

            Euskara Zerbitzua - 943 300 831 edo euskarazerbitzua@andoain.eus

            Beste zenbait ohar interesgarri

            Inolako kasutan ez dira ikasketa-kostutzat iritziko euskaltegirako joan-etorrien gastuak, liburu eta material gastuak, barnetegietako egoitza gastuak, eta ikastaroan edo euskaltegian ikasleak jarduera akademikoaren osagarri moduan egindako beste edozein jarduerengatiko gastua.

            Datu pertsonalen babesa

            Fitxategiaren izena: Euskara sustatzeko programak

            DBEB kodea: A50

            Fitxategiaren xedea: Jarduerak, lehiaketak eta sariak antolatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua.

            Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: LOPD