Genero indarkeriaren biktimentzako laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Laguntza hauek baliabide ekonomikorik ez duten eta lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren biktimentzat dira.

Nork eska dezake?

Betekizun hauek betetzen dituztenek eskatu ahalko dute laguntza, babes-agindua, Fiskaltzaren txostena edo, hala badagokio, kondena-epaian emakumea babesteko ezarritako neurriak indarrean dauden bitartean:

  1. Genero-indarkeriaren biktima izatea.
  2. Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 baino gutxiagoko errenta izatea hilean, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kenduta.
  3. Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eta benetako bizilekua izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskatzailearen nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo antzeko egiaztagiri bat.
  • Babes-neurriak ezartzen dituen kondena-epaiaren egiaztagiria.
  • Biktima babesteko agindua edo, modu ezohikoan, Fiskaltzaren txostena, genero-indarkeriaren zantzuak daudela dioena.
  • Enplegu Zerbitzu Publikoaren arauzko txostena.
  • Eskatzaileari dagokion errentaren gaineko zergaren eta ondarearen azken aitorpena, edo aitorpena egiteko betebeharrik ez duela dioen ziurtagiria.
  • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, hitzarmen arautzailearen kopia konpultsatua.
  • Eskatzailearen hileko diru-sarrera guztien frogagiriak.
  • Eskatzailearen desgaitasuna egiaztatzen duen agiria, halakorik bada.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          15 - Emakumeen harrera etxea
          Hilabeteko kuota323,10
          Egonaldia hilabete bat baino gutxiagokoa bada, asteko kuota.81,05
          Harreraren barruan laguntza funtzioak egiten dituen hezitzaile baten zerbitzua sartzen bada, zerbitzua orduko26,60

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Instituto de Mayores y Servicios Sociales-IMSERSO erakundera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Eusko Jaurlaritzak

          Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin daitezke eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Indarkeriaren biktima diren emakumeak

          DBEB kodea: A37

          Fitxategiaren xedea: Tratu txarrak jaso eta arreta psikologikoa edota harrera-pisu bat behar duten emakumeen datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Ertzaintza, Udaltzaingoa, esku-harmena duten talde terapeutikoak eta abokatuak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD