Kaleko hezleak - Inguru irekiko gizarte-hezkuntza programa

Zer da? Zertarako da?

Hainbat arrazoi ezberdinak medio (gizarte arazoak, familiartekoak, pertsonalak...) krisi egoeran dauden gazteei zuzendutako egitasmo komunitario bat da. Hezlea den profesional batek emandako laguntza eskaintzen zaie, beren gaitasunak garatzen eta arazoak gainditzen lagunduko dietenenak. Horretarako, beharrezkoa balitz, komunitateari zuzendutako beste programa edo baliabidetara bideratuko lituzkete.

Egitasmo hau 1994az gero dago abian, Gizarte Zerbitzuetako lansailak butzatuta. Gaur egun, lokal bat dute Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako Zentruan (Pio Baroja 1).

Nork eska dezake?

18 urte bitarteko gazteak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langilearekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Balorazioa egin eta Heleen esku uzten da gaia.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Arrisku edo babesgabezia egoeran dauden adin txikikoak eta familiak

          DBEB kodea: A36

          Fitxategiaren xedea: Familia esku-hartzeetarako, kaleko heziketarako eta abarrerako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundiari ematea eta esku-harmena duten talde terapeutikoak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD