Gizartearentzako lanak egiteko

Zer da? Zertarako da?

Jarduera osagarri bat da, ordainsaririk gabea, ohiko lanpostuak betetzen ez dituena, zigortua bergizarteratzea eta gizartearentzat onura publikoa bilatzea helburu dituen jarduera.

Espetxeratzearen (urtebetekoa edo, salbuespen gisa, 2 urtekoa baino txikiagoa) neurri ordezkatzailea litzateke. Zigortuaren bergizarteratzea helburu duen neurriak bilatzen ditu, delitua edo hutsegitea larriegia ez den kasuetarako.

Zigorraren ezaugarriak

  • Pertsona zigortuaren adostasuna derrigorrezkoa izango da.
  • Lanaldiaren iraupena 8 ordukoa izango da gehienez eta 2 ordukoa gutxienez.
  • Egin beharreko jarduerek zigortuaren duintasuna errespetatuko dute
  • Gizarte Segurantza arloan indarrean dagoen legediak ematen duen babesa jasoko du pertsona zigortuak.
  • Egin beharreko lanaren truke ez du ordainik jasoko.

Nork eska dezake?

Delitu txikiengatik zigortuta dauden pertsonak, beti ere epaileak espetxe zigorra gizartearentzako lanengatik ordezkatzea erabaki duenean. Halaber, Andoainen erroldaturik egon beharko dute.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera instantzia eredu orokorrean.
  2. Eskatzailearen NAN kopia.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera eta gainontzeko agiriak aurkeztu.
          2. Egin beharreko lanaldien koordinazioa.
          3. Gizartearentzako lanak egiteko konpromisoaren ziurtagiria eman.
          4. amaitu ondoren egindako lanak egiaztatzen dituen ziurtagiria emango zaio interesdunari.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarrik.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD