Familia ugarien tituloa izapidetzea

Zer da? Zertarako da?

Titulu ofizial bat da, familia ugari bati bere egoera onartzen diona.

Sailkapena

Berezia

  • Bost seme-alaba edo gehiagokoa.
  • Lau seme-alabakoa; gutxienez horietako hiru, erditze, adopzio, harrera iraunkor edo aurradopzio multiplea izan badira.
  • Lau seme-alabakoa, famili unitatearen urteko diru sarrerak, osatzen duten kide kopuruaren artean zatituta, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren urteko zenbaketaren %75 baino gutxiago denean, aparteko ordainsariak kontutan hartuta.

Orokorra:

  • Beste famili unitateak.

Nork eska dezake?

Honako kide hauek dituztenak dira familia ugariak:

  • Hiru seme-alaba edo gehiago ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, bietako bat gutxienez minusbaliatua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez dituzten bi aurreko ahaide, biak minusbaliatuak badira, edo gutxienez, haietako batek %65eko edo gehiagoko minusbaliotasun gradua baldin badu, edo lanerako ezinduak baldin badaude.
  • Aita edo ama banatuak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere bere ekonomia-mendekotasunean baldin badaude, nahiz eta ez bizi ezkontza-egoitzan.
  • Bi seme-alaba dituen aita edo ama, baldin eta beste gurasoa hil bada.
  • Umezurtz diren bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez daudenak haien menpe.
  • 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, edo bi anai-arreba umezurtz bietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi eta elkarren artean ekonomia-mendekotasunadutenean.

Familia Ugariaren baldintza onartzeko edo mantentzeko seme-alabek bete beharrekoak honako hauek dira:

  • Ezkongabeak izan eta 21 urte baino gutxiago eduki, minusbaliatuak badira edo lanerako ezinduak badaude izan ezik. Adin muga 25 urte arte luzatu ahal izango da ikasketengatik.
  • Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizi (ikasketek, lanak... eragindako aldi baterako banaketak ez du elkarbizitza apurtzen).
  • Aurreko ahaideekiko ekonomia-mendekotasuna izan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskaera eredu ofizialean.
  2. Famili Liburuaren fotokopia.
  3. Familia unitateko kide guztien erroldatze ziurtagiria (Udaletxean).
  4. Familia unitatean NANa duten kide guztien NANen fotokopiak.
  5. Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: minusbaliotasuna (guraso edota hauerrena), alargun izatearena, ikasle izatearena (21 urtetik gorakoak).
  6. Mendekotasuri ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa (PFEZ, nominak, langabeziako txartela....) lau seme-alaba dituen familia-unitateak kategoria-aldaketa eskatzen duenean, indarrean dagoen gutxieneko soldataren % 75 baino gehiagoko urteko diru-sarrerak ez badituzte (aparteko ordainsariak barne).
  7. Banantze edo dibortzio kasuetan: epaiaren eta hitzarmen erregulatzailearen kopiak, haurren zaintza egiaztatzeko.
  8. Beste nazionalitateko pertsonek: Europar Batasunekoak badira, bizileku-baimena edo lan ziurtagiriak; eta Europar Batasunekoak ez badira, familiako kide guztien bizileku-baimena.

Tituloa berritzeko:

  1. Aurreko Titulua aurkeztu.
  2. Egoera bereziak edo aldaketak izanez gero, horiek egiaztatzeko behar diren agiriak aurkeztu: minusbaliotasuna, ikasle izatearena, alargun izatearena, banadua edo dibortziatua izaterena.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Tituloa emateko epea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako departamentuari dagokio.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Agiri guztiak Gipuzkoako Foru Aldundira igortzen dira bertan izapidetu dezaten.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Tituloarekin batera, 5 urtetiko gora dituzten kideek Familia Ugarien txartela ere jasoko dute etxean.
          • Txartel honekin Familia Ugarien Gidan jasotzen diren abantailak gozatu ahal izango dira.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD