Bidez Bide - Landagunean bizi diren helduentzako garraioa

Zer da? Zertarako da?

Landa-gunean bizi diren eta helduak diren edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako garraio zerbitzu bat da. Etxebizitzatik herrigunerainoko joan-etorriak egiten ditu eguneroko jarduerak egin ahal izateko (medikua, erosketak, gestioak...)

Nork eska dezake?

Landagunean bizi diren eta garraio publikoa erabiltzeko modurik edo ibilgailu propiorik ez duten 50 urtetik gorako pertsonek, eta mugikortasun-arazoak dituztenek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Interesdunaren eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Telefonoz:
  • ATARIA - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (8:00etatik 14:30ra):
    Andoain
    943 300 830

      Ordaindu behar da?

      Doan da.

      Izapidetze edo ebazpen epea

      • Aurreikusitako epea: 10 egun.

      Araudi aplikagarria

      • Behemendi Landa Garapeneko Elkartearekin sinaturiko hitzarmena -

      Eskaera jaso ondorengo urratsak

      1. Gizarte Zerbitzuetako Zentruan egingo da eskaera.
      2. Eskatzaileak ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bere datuak Bidez Bide programaren arduradun den Behemendi Landa Garapenerako Elkartera igorriko dira, zerbitzua antolatu ahal izateko.
      3. Interesdunak, zerbitzuaren arduradunaren telefono zenbakia jasoko du, kalera jaistea behar duenean berarekin zuzenean harremanetan jartzeko.

      Nork onartu behar du?

      Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

      Izapidetze ardura duen lansaila

      Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

      Beste zenbait ohar interesgarri

      Ez dago ezer aipagarririk.

      Datu pertsonalen babesa

      Fitxategiaren izena: Bidez-bide

      DBEB kodea: A43

      Fitxategiaren xedea: Landa-ingurunean bizi diren adineko pertsonak herri-gunera hurbiltzea xedetzat duen Bidez Bide zerbitzuaren (Andoaingo Udala ? Behemendi) erabiltzaileen datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

      Aurreikusitako lagapenak: Behemendi elkartera

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: LOPD