Mendekotasun egoeran daudenen familia harrera zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Familia harrerako programaren bidez familia unitate edo bakarrik bizi den pertsona batek, mendekotasun edo ezgaitusun egoeran dagoen pertsona bat hartzen dute beren etxeetan. Harrera familiak eta hartutako pertsonak ez dute hurbileko ahaidetasun loturarik izango.

Nork eska dezake?

Mendekotasun edo ezgaitasun egoeran dauden pertsonak.

Baldintzak:

1.- Etxean hartutako pertsonarenak

  • Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea eskaera egin aurreko urte batean gutxienez eta 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Mendeko pertsonatzat hartua izatea indarrean dagoen baremoaren arabera.
  • Bizikidetza normal bat galaraziko duen portaera edo osasun arazo larririk ez izatea.
  • Bigarren mailarainoko odol edo ezkontza ahaidetasunik ez izatea hartuko duen elkarbizitza unitateko kideekin.

2.- Harrera familiarenak

  • Elkarbizitza unitatea osatzea.
  • Erreferentziako pertsona bat izendatzea.
  • Familiaren oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa baliabide ekonomiko izatea.
  • Adinez nagusi diren familia unitateko kide guztiek onartzea harrera.
  • Harrera egiteko etxebizitza egoki bat izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langilearekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  1. Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.
  2. Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  3. Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne)

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          2008ko abenduaren 23ko 89/08 Foru Dekretuko 6. artikuluan, mendekotasun mailaren arabera, ezartzen diren tarifak ordaindu beharko ditu harrerako pertsonak harrera familiari.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Adineko pertsonentzako eta ezinduentzako baliabideak

          DBEB kodea: A30

          Fitxategiaren xedea: Egoitzazko plazak eta eguneko zentroko plazak nahiz adinekoek eta ezinduek plaza horietarako egiten dituzten eskaerak biltzen dituen izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD