Pakeleku Eguneko Zentroa

Zer da? Zertarako da?

Zaintzak behar dituzten adineko pertsonei eskaintzen die zerbitzua, laguntza hori etxean behar bezala jasotzerik ez dutenean.

Zerbitzuak

  • Elikadura: bazkaria eta merienda eskaintzen dira.
  • Garbitasun pertsonala: erabiltzaile guztiak gutxienez astean behin bainatuko dituzte Eguneko Egoitzako langileek, eta behar adina aldiz aldatuko.
  • Eskulan-terapia eta buruarentzako ariketak.
  • Mantentzeko ariketa fisikoa:
  • Atsedena: erabiltzaile bakoitzak etzaten den besaulki bana izango du eguneroko siesta egiteko.
  • Garraioa egokitua.
  • Noizbehinka txangoak antolatuko dira.

Nork eska dezake?

Mendekontasuna duten pertsonek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langilearekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  1. Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.
  2. Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  3. Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          14 - Eguneko Zentroaren Zerbitzua: Autonomoak
          409,03 euro hileko baino diru sarrera per capita txikiagoa dutenek8,15 €
          409,03 euro hileko baino diru sarrera per capita handiagoa dutenek15,00 €

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete, Gipuzkoako Foru Aldundiaren balorazio organoak ebaluatu badu.
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Udaleko Gizarte Zerbitzuek baloratuko dute onartzeko baldintza orokorrak betetzen ote dituen, eta nolakoak diren erabiltzailearen profila eta beharrizan egoera, onartzeko proposamena aurkeztuko dute.
          2. Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena eta honen jakinarazpena interesdunari.
          3. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egoitzan sartzeko eguna zehaztuko dute erabiltzailearekin edo bere senitartekoekin adostu ondoren.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Lanegunetan 22 lagunentzako tokia dago eta jaiegunetan 10 legunentzako.
          • Zerbitzua astelehenetik igandera ematen da, 9:30etik 17:30era.
          • Egoitzan tokirik ez badago, eskaerekin itxaron zerrenda bat osatuko da, eskaerak aurkeztutako egunaren araberako hurrenkeran.
          • Itxaron zerrendan, egoitzan lekua izan arte egongo dira. Norbaiti lekua eskaini eta uko egiten badio, itxaron zerrendaren azken tokira pasako da uko egin diona. Lekua eskaini eta norbaitek hiru aldiz jarraian lekuari uko eginez gero itxaron zerrendatik kanpo geratuko da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Adineko pertsonentzako eta ezinduentzako baliabideak

          DBEB kodea: A30

          Fitxategiaren xedea: Egoitzazko plazak eta eguneko zentroko plazak nahiz adinekoek eta ezinduek plaza horietarako egiten dituzten eskaerak biltzen dituen izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD