Aldi baterako egonaldi programak

Zer da? Zertarako da?

Aldi baterako egonaldia eskatzea, mendekoak diren edo desgaitasu-nen bat duten adineko pertsonek behar duten zaintza jasoko dutela bermatzeko eta haien familiei eta zaintzaileei behar duten atsedenaldia emateko, bai eta etxean zaintzen jarraitzea eragotzi eta zaintza birplantearaz dezakeen beste edozein gertakizuni erantzuteko ere.

Nork eska dezake?

Mendekontasuna edo desgaitasuna duten pertsonek, eta gainera:

  • Egoitza-plazetarako, RAI sistemaren aldeko dependentzia balorazioa izatea baliabidera bideratzen duenizarte-txostena desgaitasunen bat izatea.
  • Andoainen erroldatuta egotea.
  • Ez izatea, aldi batez, etxean egoteko behar duten laguntza-sarea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langilearekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  1. Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.
  2. Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  3. Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Ezarri beharreko tasa foru arauak xedatzen duenari egokituko zaio.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Eskatzailearen ezaugarrietara egokitutako plaza libreren bat dagoen ala ez kontuan izanik onartuko da bertan sartzea.
          • Epe bereziak Eguberrietan, Aste Santuan eta udan.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Adineko pertsonentzako eta ezinduentzako baliabideak

          DBEB kodea: A30

          Fitxategiaren xedea: Egoitzazko plazak eta eguneko zentroko plazak nahiz adinekoek eta ezinduek plaza horietarako egiten dituzten eskaerak biltzen dituen izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD