Adineko pertsonentzako tutoretzapeko apartamenduak

Zer da? Zertarako da?

Joan Bataiatzailea Zaharren Etxeari atxikita eta horrekin komunikatuta dago eraikina eta 8 apartamentu bikoitz ditu, erabat ekipatuak. Baliabide honen helburu orokorra adineko pertsonei bizilekua, mantenua eta arreta eskaintzea da, baldin eta eguneroko bizimoduko jardueretan arreta handirik behar ez duten arren pertsona horiek beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitzeko zailtasunak badituzte.

Nork eska dezake?

Kasu guztietan, 60 urtetik gorakoek, edo gutxiago harekin ezkon bidezko harremana edo antzekoa dutenean, edo bigarren mailara bitarteko ahaidetasun-harremana dutenean.

Lehentasuna izango dute.

  1. Andoainen erroldatuta egotea, gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan.
  2. Familiarekin berrelkartzea edo arrazoi sozialak alegatzen dituzten pertsonak, Gizarte Zerbitzuek egoki baloratu ondoren.
  3. Eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta dauden pertsonak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langilearekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.
  3. Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  4. Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          12 - Apartamentu tutelatuak (eguneko)
          Tasa orokorra19,70
          Tasa bazkariarekin34,85

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaera Gizarte Zerbitzuetako lansaileen baloratuko da.

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Adineko pertsonentzako eta ezinduentzako baliabideak

          DBEB kodea: A30

          Fitxategiaren xedea: Egoitzazko plazak eta eguneko zentroko plazak nahiz adinekoek eta ezinduek plaza horietarako egiten dituzten eskaerak biltzen dituen izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD