Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza

Zer da? Zertarako da?

Mendekotasuna duten adinekoen egoitza batean plaza bat eskatzea. Egoitzak gune irekiak dira; bertan, arreta osoa eskaintzen zaie mendekotasun-mailaren bat duten eta egoera pertsonala, familiarra edota soziala direla-eta beren eguneroko bizitzan uneoro laguntza behar duten adineko pertsonei.

Gipuzkoako edozein zentrotan eska daiteke plaza. Erabilgarri dauden plazen arabera erantzungo dira eskaerak.

Andoaingo Done Joan Bataiatzaile Zaharren Etxea: Ama Kandida Etorbideko 27. zenbakian dago eta 95 plaza ditu: 49 en banakako logelatan eta 46 plaza 23 logela bikoitzetan.

Nork eska dezake?

65 urtetik gora duten, mendekotasuna duten eta Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsonak izan daitezke, autonomoak nahiz mendekoak, baldin eta eguneroko bizitzako jarduera batzuk edo guztiak egiteko laguntza behar badute.

65 urtetik beherakoak edo pertsona autonomoak ere onar daitezke, norbanakoaren egoera pertsonalen-gatik edo sozialengatik adineko pertsonen kolektibo horrekin parekatu litezkeen kasuetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Udal Gizarte Langilearekin (943304343). Honek emango dizu egin beharreko urratsen berri.

  1. Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.
  2. Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria.
  3. Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne).
  4. Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zain tza froga tzen duen dokumentazioa.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Begiratu Foru Aldundiaren web-orriaren bukaeran

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete, Gipuzkoako Foru Aldundiaren balorazio organoak ebaluatu badu.

          Araudi aplikagarria

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren web-orria kontsultatu.

            Eskaera jaso ondorengo urratsak

            Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

            Nork onartu behar du?

            Gipuzkoako Foru Aldundiak

            Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

            Izapidetze ardura duen lansaila

            Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

            Beste zenbait ohar interesgarri

            Gipuzkoako Foru Aldundiaren web-orria kontsultatu.

            Datu pertsonalen babesa

            Fitxategiaren izena: Adineko pertsonentzako eta ezinduentzako baliabideak

            DBEB kodea: A30

            Fitxategiaren xedea: Egoitzazko plazak eta eguneko zentroko plazak nahiz adinekoek eta ezinduek plaza horietarako egiten dituzten eskaerak biltzen dituen izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua

            Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: LOPD