Pertsona ezgaituak: Egoitza zerbitzuak

Zer da? Zertarako da?

Egoitza hauetan bizilekua, mantenua eta zaintza ematen zaie pertsona ezgaituei.

Honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • Ostatu zerbitzuak.
  • Zaintza pertsonaleko eta banakako laguntzako zerbitzuak.
  • Mediku eta erizaintza zerbitzuak: balorazioa eta jarraipena.
  • Zerbitzu psikosozialak.

Nork eska dezake?

Ezgaitasun fisiko, adimeneko, psikiko, edo mistoa duten pertsona ezgaituak.

  • Minusbaliotasun maila % 33 edo gehiagokoa aitortuta edukitzea.
  • Gipuzkoako udalerrietako batean erroldatuta egotea.
  • 20 eta 60 urte bitartekoa izatea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako sailetik ezgaitasun jakin horretarako egokitzat jotzen den baliabidera bideratuta egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langilearekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  1. Interesdunaren eta, hala balegokio, bere ordezkariaren NAN.
  2. Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  3. Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Adineko pertsonentzako eta ezinduentzako baliabideak

          DBEB kodea: A30

          Fitxategiaren xedea: Egoitzazko plazak eta eguneko zentroko plazak nahiz adinekoek eta ezinduek plaza horietarako egiten dituzten eskaerak biltzen dituen izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD