Pertsona ezgaituak: Ibilgailua aparkatzeko txartela

Zer da? Zertarako da?

Ibilgailua, horretarako seinalatutako aparkalekuetan uzteko ezinduen-tzako txartela eskatzea.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako ezgaitasunaren kalifikazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

Nork eska dezake?

Andoainen erroldaturik dauden eta mugirkotasun arazoak -7 puntu edo gehiago mugikortasun baremoan- dituzten pertsona ezgaituak. Aurretik derrigorrezkoa da Aldundiaren Balorazio Unitatearen aldeko ebazpena jasotzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343). Honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

Ezgaitasunaren eskaera egiteko:

  1. Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.
  2. Bizileku baimena edo pasaportea, atzerritarrentzat.
  3. Txosten medikoa, eguneratua.

Ebazpena aldekoa balitz: Interesdunaren argazki bat txartela prestatzeko. Zerbitzueta lansailean ATARIA-Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (Udaletxeko beheko solairua) aurkeztuko da, Aldundiaren ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Astebete.

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igorrko da, bertan izapidetuak izan daitezen.
          2. Ebazpena Gizarte Zerbitzuei jakinarazten zaie.
          3. .Aldekoa bada Zerbitzuetako lansailera bidaltzen da espedientea txartela egin dezaten.
          4. Zerbitzuetako Zinegotzi Ahaldunaren ebazpena eta jakinarazpena interesdunari edo bere ordezkariari.
          5. Hauek Zerbitzuetako lansailaren bulegoetan aurkeztuko dira, interesdunaren argazki batekin, txartela jasotzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Zerbitzuak - 943 300 830 edo zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Txartela berritzea: bost urtez behin berritu beharko da; edo lehenago ezgaitasunaren kalifikazioa berrikusi behar bada epe horren barruan. Txartela berritzeko ATARIA-Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (Udaletxeko beheko solairua) joan behar da.
          • Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.
          • Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD