Teleasistentzia zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Teleasistentzia gizarte izaera duen zerbitzu tekniko bat da, eta, telefono linearen bidez, eguneko 24 ordutan eta urte guztian arreta zentro batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen die erabiltzaileei, izan dezaketen larrialdiei aurre egiteko.

Nork eska dezake?

Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonak edo bizikidetza multzo edo unitate baten zati diren eta babesik eza, mendekotasun edota urritasun mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonak.

Eta horrez gain:

  • Andoaingo udalerrian erroldatuta egon behar dute.
  • Bere etxean telefono linea edukitzea.
  • Teleasistentzia ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Erabiltzaileak zerbitzuaren tarifa osoa ordaindu beharko du, hau da, 4€/hileko. Bere dirusarrerak IPREM (Indicador Público de Renta de Efectos Múltiples-IPREM) adierazlea baino txikiagoak baldin badira.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Tele-alarma

          DBEB kodea: A33

          Fitxategiaren xedea: Tele-laguntza zerbitzua eskatzen duten pertsonen izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD