Laguntza teknikoak eta egokitzapen obretarako dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Mendekotasuna edo ezgaitasuna duten pertsonei zuzenduteko dirulaguntzak, eguneroko jardueretan bere autonomia eta irisgarritasuna hobetuko dituzten elementu teknikoak erosteko edo egokitze obren burutzeko.

Laguntza motak

  • Mugikortasuna: gurpil-aulki elektrikoa, aulki bereziak, ibilgailuaren egokitzapena, ibilgailuaren erosketa, egokitutako altzariak, bainugelarako eta garbitasunerako osagarriak, jasogailuak.
  • Irisgarritasuna: kanpo irisgarritasuna eta barruko egokitzapena.
  • Komunikaziorako laguntzak: entzumenerako protesia, ingurunearen kontrola, pertsonen arteko komunikaziorako gailua, software egokitua.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa edo ezgaitasunaren kalifikazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

Nork eska dezake?

Baldintzak:

  1. Eskabidea aurkeztu aurretik urtebetez Gipuzkoan erroldatuta egotea.
  2. % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua egotea.
  3. Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana.
  4. Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako laguntzak soil-soilik eman ahalko dira eskaturiko egokitzapenak irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako irizpide guztiak betetzen baditu.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  1. Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.
  2. Eskatzen denaren aurrekontu xehatua.
  3. Berreskuratzen ez diren laguntzen kasuan.
  • Aurreko urteko errenta aitorpena.
  • Bizikidetza unitateko kide guztiek dituzten dirusarreren egiaztagiriak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Adineko pertsonentzako eta ezinduentzako baliabideak

          DBEB kodea: A30

          Fitxategiaren xedea: Egoitzazko plazak eta eguneko zentroko plazak nahiz adinekoek eta ezinduek plaza horietarako egiten dituzten eskaerak biltzen dituen izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD