Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Beren kasa baliatzeko edo familiaren nukleoari osorik eusteko arazoak dituztenenei zuzendutako zerbitzua da. Mendekotasuna duten pertsonen zainketan eta etxeko lanetan lagunduz, erabiltzaileak beren etxean, senditartean, bizitzen jarraitu ahal izatea du helburu.

Zerbitzuko jarduerak

1.- Etxeko laguntzako jarduerak:

  • Elikadurarekin lotura dutenak:
  • Jantziekin lotura dutenak:
  • Etxebizitza mantentzearekin lotura dutenak:

2.- Laguntza pertsonaleko jarduerak:

  • Garbiketa eta higiene pertsonalak (barruan sartzen da pertsonaren jantziak eta oheko arropa aldatzea).
  • Ohetik jaikitzeko, oheratzeko eta eserlekutik altxatzeko laguntza ematea.
  • Janzten eta jaten laguntzea.
  • Medikuak agindutako botikak kontrolatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Etxean mugitzeko laguntza ematea.
  • Izapide pertsonalak egiteko etxetik kanpo laguntzea: Bankuan, osasun arloan, errekurtsoak izapidetzen, dokumentazioa eskatzen eta ematen.
  • Etxe ingurunean egin beharreko joan-etorrietan laguntzea: Haurtzaindegietara, ikastetxeetara egin beharreko joan-etorrietan laguntzea, gizarte zerbitzu espezializatuen garraioak hartzen laguntzea.

Zerbitzutik kanpo dauden jarduerak

  1. Lagun egiteko eta paseatzera joateko zerbitzua.
  2. Etxe berean bizi diren familiako kideei edo adiskideei arreta zuzena ematea, baldin eta udal zerbitzu teknikoen aburuz zerbitzuaren erabiltzaile ez badira.
  3. Etxean bizi diren gainerako pertsonei zuzenean mesede egiten dieten etxeko lanetan laguntzea.
  4. Osasun arloko jarduerak, jarduera horiek egiteko berariazko prestakuntza behar bada (txertoak ipintzea, tentsioa hartzea, zundak erabiltzea, ultzerak eta eskarak tratatzea, eta ezagutza espezializatuak eskatzen dituzten zenbait botika ematea).
  5. Etxean konponketa garrantzitsuak egitea (pintatu, papera ipini...)
  6. Lehen atalean zehaztu ez diren garbiketa lanak egitea.
  7. Udaleko zerbitzu teknikoek prestatutako txostenean aurreikusten ez diren zeregin guztiak.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa edo ezgaitasunaren kalifikazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

Nork eska dezake?

Autonomia galtzearen ondorioz, beren etxean bizitzen jarraitu ahal izateko, oinarrizko etxeko lanak egiten laguntza behar dutenak, bai aldi baterako laguntza bai laguntza iraunkorra. Zehazkiago:

  • Beren kaguz moldatzeko zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonak.
  • Beren kaguz moldatzeko zailtasunak dituzten ezgaitasunak nahiz elbarritasunak dituzten pertsonak.
  • Honako familia talde edo pertsona hauek:
  • Zama gehiegi dutenak.
  • Harreman gatazkatsuak dituztenak.
  • Gizarte egoera ezegonkorrak dituztenak.
  • Gaixotasun fisiko edo psikikoen ondorioz arazoak dituztenak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Zerbitzuaren hartzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen NAN.
  3. Familia-liburua, bidezkoa bada.
  4. Mendekotasunaren balioespenaren ebazpena.
  5. Ezgaitasunaren aintzatespena, bidezkoa bada.
  6. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena, eta ondareari buruzko inprimakia edo aitorpen hori aurkezteko beharrik ez duela egiaztatzen duen agiria.
  7. Diru-sarreren egiaztagiria, bai eta ondarearena ere.
  8. Andoaingo udalerrira aldatutako pertsonen kasuan, jatorrizko udalerriko Gizarte Zerbitzuen ziurtagiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Zerbitzuaren kostua Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          Orduko prezioa Udalbatzaren Osoko Bilkurak zehazten du, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako baremoen arabera. Baremoak honako irizpideei jarraiki zehazten dira:

          • Hartzailearen baliabide ekonomikoak, edo, hala badagokio, bizikidetza-unitateko gainerako kideen diru-sarrerak. Haien ekarpenaren muga zerbitzuaren kostu erreala izango da.
          • Zerbitzuaren kostua.
          • Erabiltzaileak zerbitzua zenbat erabiliko duen.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Gizarte langilearen txostena.
          2. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ahaldunaren txostena eta honen jakinarazpena interesdunari.
          3. Ebazpenaren berri ematea Diruzaintza-Zergabilketa arloarei, tasaren likidazioa egin dezaten.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Ez dago ezer aipagarririk.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Etxez etxeko laguntza zerbitzua

          DBEB kodea: M11

          Fitxategiaren xedea: Etxez etxeko laguntza ematea, hala eskatzen duten pertsonei

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta zerbitzua esleitzen zaion enpresa

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD