Zerbitzuari lotutako dirulaguntza jasotzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Izaera pribatuko egoitza batean (Eguneko Zentroa edo Egoitza Iraunkorra) sartzeko prestazio ekonomikoa lortzea, zentro publiko edo itunpeko bate itxaron-zerrendan hiru hilabete daramatzaten mendekotasuna duten pertsonentzako.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

Nork eska dezake?

Mendekotasun handia duen (1. 2. eta 3, gradukoak) eta Eguneko Zentro edo Egoitza Iraunkor publiko edo itunpeko batean sartzeko itxaron-zerrendan hiru hilabete daramatzatenak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  1. Enpresa homologatuak zerbitzuaren eskaintza pribatua egiaztatzea (kontratua, alta Gizarte Segurantzan...) Bestela, onartu ondoren eskatuko da hori aurkezteko, ordaindu ahal izateko.
  2. Zerbitzu eskaintza pribatuarengatik ordaindutako azken faktura.
  3. Zerbitzua jasotzen duena ezindua bada eta 18 urte baino gehiago baditu, tutorearen izendapenaren agiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Mendekotasunaren Legearen ondoriozko prestazio ekonomikoak

          DBEB kodea: A32

          Fitxategiaren xedea: Familia inguruneko zaintzarako eta zerbitzura lotutako laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoak eskatzen dituzten pertsonen izaera pertsonaleko datuak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD