Laguntza pertsonaleko dirulaguntza jasotzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Mendekotasun handia duen pertsona bat zaintzeko Gizarte Segurantzan altan dauden laguntzaile pertsonalak kontratatzeko prestazio ekonomikoa eskatzea.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

Nork eska dezake?

Mendekotasun duten pertsonak (1. 2. edo 3. gradukoa), beraiekin ahaidetasunik ez duen 18 urtetik gorako pertsonak zainduak. Pertsona hori altan egongo da edo hitzarmen bidez emango zaio alta Gizzarte Segurantzan.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343). Honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  1. Zaintzailearen NAN edo AIZ, eta enpresaren IFZ, hala badagokio.
  2. Adingabekoa bada, familia-liburua edo epailearen tutore-izendapena.
  3. Laguntza pertsonala emango duen zaintzaile edo enpresarekin sinaturiko kontratua edo aurrekontratua.
  4. Zaintza profesionala ematen dutenei dagokienez, Gizarte Segurantzaren arloan finkatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Mendekotasunaren Legearen ondoriozko prestazio ekonomikoak

          DBEB kodea: A32

          Fitxategiaren xedea: Familia inguruneko zaintzarako eta zerbitzura lotutako laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoak eskatzen dituzten pertsonen izaera pertsonaleko datuak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD