Elbarritasunaren kalifikazioa izapidetzeko

Zer da? Zertarako da?

Murriztasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen edozein pertsonaren elbarritasuna eta duen maila baloratzeko eskaera, eta maila hori berrikustea hobera edo okerrera egin duelako edo diagnostiko okerra egin izateagatik. Balorazioaren ondorioz ematen den ezgaitasun-mailaren (portzentajeetan adierazia) kalifikazio agiriaren arabera erabakiko dira pertsona batek jaso ditzakeen laguntzak.

Nork eska dezake?

  • Andoainen erroldatuta dagoen edozein pertsona ezgaituak.
  • Atzerritarrek bizileku baimena izan beharko dute eta pasaportea Europar Batasuneko atzerritarrek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

Bertaratu honako agiriekin:

  1. Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.
  2. Bizileku baimena edo pasaportea, atzerritarrentzat.
  3. Txosten medikoa, eguneratua.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako sailera igortzen dira, bertan balora dezaten. Aldundiak interesatuari deituko dio Donostiako Balorazio Unitateko mediku kontsultara joan dadin (Txara 2, Intxaurrondo), eta ziurtagiria etxean jasoko du eskatzaileak.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Hiru balorazio baremo mota hartzen dira kontuan elbarritasuna eta haren maila baloratzeko orduan:

          1. Elbarritasun maila onartzea: ehunekoetan ematen da, faktore sozialen baremoan lortutako puntuaketa (familia, ekonomia, lan, kultura eta ingurukoak) elbarritasunaren balorazioan lortutako ehunekoari erantsita.
          2. Eguneroko bizitzako funtsezko lanak egiteko beste pertsona baten laguntza behar duela onartzea ( (HPL baremoa).
          3. Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko zailtasuna onartzea (Mugikortasun baremoa).

          Elbarritasuna onartzeak eskubidea eman dezake:

          • -Zergak arintzeko (onartu den urtearen hurrengo urteko errenta adierazpenean). Eskaturiko gutxieneko elbarritasun maila: %33.
          • Matrikulazio Zergatik salbuesteko. Eskaturiko gutxieneko elbarritasun maila: %33.
          • Zirkulazio Zergatik salbuesteko. Gutxieneko elbarritasun maila: %33.
          • Euskotrenen abantailak izateko (Gutxieneko maila %65).
          • RENFEko urrezko txartela edukitzeko: %40ko deskontuak aldirietako ibilbideetan eta %25 eta %35 artean ibilbide luzeetan.
          • Elbarriek Aparkatzeko txartela edo/eta plaza lortzeko (3 urtetik gorakoak eta mugikortasun baremoa 7 puntu edo gehiago).
          • Elbarrientzako aparkaleku plaza izenduna izateko (elbarritasun maila %90 edo handiagoa).
          • Bonotaxia izateko (Mugikortasun baremoa 10 puntu edo gehiago).
          • Babes ofizialeko etxebizitza egokituak lortzeko (Mugikortasun baremoa 12 puntu edo gehiago).
          • Elbarrientzako kotizazio gabeko pentsioa izateko (elbarritasun maila %65 edo handiagoa).
          • PNC + osagarria: %75eko elbarritasun maila edo handiagoa + 15 puntu edo gehiagoko HPL baremoa.
          • Gizarte Ongizate Funtsa: %45eko elbarritasun funtzionala edo handiagoa + 8 puntu edo gehiago enplegua lortzeko zailtasun baremoa.
          • Gizarte Segurantzaren familia prestazioa izateko semea/alaba bere kargu izateagatik (maila desberdinak adinaren arabera).
          • Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legearen (LISMI) prestazioak lortzeko: (mugikortasun dirulaguntzarako, %33 gutxieneko maila eta 7 puntuko BM, eta osasun eta botika laguntzarako, %33ko elbarritasun maila gutxienez).
          • Laguntza Teknikoak izateko (Gutxieneko elbarritasun maila: %33).
          • Enplegua lortzeko (Gutxieneko elbarritasun maila: %33).
          • Zentro okupazionala (Gutxieneko elbarritasun maila: %33).
          • Egunez Zaintzeko Zentroan sartzeko (Gutxieneko maila: %33).
          • Egoitza Zerbitzua izateko (Gutxieneko elbarritasun maila: %33).
          • Hezkuntza: Eusko Jaurlaritzaren ikasketetarako bekak izateko, estimulazio goiztiarra 3 urtetik beherakoentzako.
          • Familia Ugariaren Txartela izateko (%33ko elbarritasun maila duen semea edo alaba bi balira bezala kontatzen da).

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Mendekotasunaren edo/eta ezintasunaren Legearen ondoriozko balorazioak

          DBEB kodea: A28

          Fitxategiaren xedea: Zerbitzuak eta prestazioak izapidetzeko balorazioa egiteko MBB, RAI-RUNG eta ezintasuna bezalakoei buruzko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Udalaren Gizarte Zerbitzuen lansaila

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD