Mendekotasun balorazioa izapidetzeko

Zer da? Zertarako da?

Autonomia fisikoa, sentsoriala, psikikoa edo intelektuala falta dutelako edo galdu dutelako mendekotasun egoeran dauden eta eguneroko jarduerak, batez ere bakoitzaren zaintza, egiteko laguntza behar duten pertsonek duten mendekotasun mailaren balorazioa.

Mendekotasunaren balorazioa graduak daude:

I. gradua: Mendekotasun ertaina: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.

II. gradua: Mendekotasun larria: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile bat behar.

III. gradua: Mendekotasun handia: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere autonomia intelektualaren eta fisikoaren galera dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.

Mendekotasun gradu bakoitzean maila desberdinak ezarriko dira, pertsonen autonomia eta beharrekoak duten zaintzaren intentsitatearen arabera. Balorazio honen arabera aitortuko zaizkio pertsona bakoitzari jaso ditzakeen zerbitzu eta prestazioak, Dependentziari buruzko abenduaren 14ko 30/2006 Legearen arabera.

Nork eska dezake?

Gipuzkoan erroldatuta dagoen eta Espainiako nazionalitatea 5 urteko antzinakotasunarekin duen edonork. Azken horietatik 2 urte eskaera egin aurrekoak izan behar dira.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343). Honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

Bertaratu zaitez honako agiriekin:

  1. Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  2. Osasun txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak egina (eredu ofizialaren arabera).

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren balorazio organoa da pertsona bakoitzaren mendekotasun mailari buruzko irizpena ematen duena eta pertsona bakoitzak behar dituen zaintzak zehazten dituena. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Mendekotasunaren edo/eta ezintasunaren Legearen ondoriozko balorazioak

          DBEB kodea: A28

          Fitxategiaren xedea: Zerbitzuak eta prestazioak izapidetzeko balorazioa egiteko MBB, RAI-RUNG eta ezintasuna bezalakoei buruzko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Udalaren Gizarte Zerbitzuen lansaila

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD