Kotizatu gabekoen pentsioen izapidetzea

Zer da? Zertarako da?

Erretiro adinean edo ezgaitasun egoeran egonik, Gizarte Segurantzari kotizatu ez edo nahikoa kotizatu ez diotelako, kotizaziopeko pentsio jasotzeko eskubidea ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikoak dira.

Oinarrizko beharrei aurre egiteko dira, gutxieneko bermeen modalita-tean, izan ere, beste diru-sarrera propiorik izanez gero, gehienez ere bermatutako gehieneko zenbatekoa ordainduko da.

Bi modalitate daude: Desgaitasunaren ziozkoa eta erretiroarena.

Nork eska dezake?

Baldintzak:

1.- Ezintasunagatiko pentsioa

  • Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
  • Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea. Bost urte behar dira eta horietako bik segidakoak eta ezintasunagatiko pentsioa eskatu aurre-aurrekoak izan behar dute.
  • %65eko edo gehiagoko ezintasuna izatea edo %45eko ezintasuna eta lana aurkitzeko zailtasun beremoan 8 puntu edo gehiago izatea.
  • Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.

2.- Erretiroagatiko pentsioa

  • Gutxienez 65 urte edukitzea.
  • Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea eta 10 urtez bertan bizi izan dela ziurtatzea, 16 urte zituenetik eta pentsioa ordaintzen hasi bitartean. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta erretiro pentsioaren eskaeraren aurrekoak.
  • Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.

Bestelako osagarriak jaso daitezke ere beste baldintza batzuk betez gero, hala nola: ezintasun maila handia eta diru-sarrera txikiak edo/eta ohiko etxebizitza alokatutakoa izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

Bertaratu honako agiriekin:

  1. Eskatzailearen eta elkarbizitza unitateko kideen NAN.
  2. Ezintasun agiria (Elbarritasunagatik eskatzen denean)
  3. Egoera ekonomikoa egiaztatzen duten ziurtagiriak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 90 egun.
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Gizarteratzeko laguntza ekonomikoak

          DBEB kodea: A35

          Fitxategiaren xedea: Gizarteratzeko laguntza ekonomikoko eskaerak aurkezten dituzten pertsonen izaera pertsonaleko datuak dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD