Diru-sarrerak bermatzeko dirulaguntzaren izapidetzea

Zer da? Zertarako da?

Diru sarrerarik ez dutenei edo behar bezainbat ez dutenei zuzendutako dirulaguntza bat da, elkarbizitza unitatearen oinarrizko beharrak asetzeko eta gizarte bazterkeria egoeran daudenak edo egoteko arriskua dutenak gizarteratzea bideratzea zuzenduta daude.

Nork eska dezake?

  • Dirulaguntzaren titular izan daitezke azkeneko urtebetean Gipuzkoan erroldatuta eta bizitzen egonik, eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren gainerako baldintza guztiak betez, ezin direnak izan horren onuradun, Autonomia Erkidegoko udalerriren batean 3 urtez erroldatuta eta bizitzen egon beharreko baldintza betetzen ez dutelako.
  • Adinez nagusi bihurtzean haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko baliabideetatik atera diren eta une horretan gizarteratzeko etxebizitza-zerbitzuetan hartu ez diren pertsonak, edo etxebizitza-zerbitzuetan hartu ondoren bizimodu independente baten alde egin dutenak, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan ezarritako gutxieneko adina bete baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aldez aurretik elkarrizketa bat hitzartu behar da Andoaingo Udaleko Gizarte Langile batekin (943304343), eta honek emango dizu eman beharreko urratsen berri.

  • Eskatzailearen NANa edo pasaportea, eta, egoki balitz, ordezkariarena eta familia-unitatea osatzen duten kide guztiena.
  • Familia-liburua eta/edo hori egiaztatzen duten beste agiriak.
  • Titularra nor den jakinarazteko eredua eta kontu-zenbakia.
  • Bizikidetzako unitateko kide guztiek jasotzen dituzten era guztietako diru-sarrerak edo errendimenduak zein ondarea egiaztatzeko agiriak:
    • Kontuen egoerari eta banku-tituluei buruzko bankuaren ziurtagiria
    • Ondasun higiezinak izatea egiaztatzen duen agiria.
    • Azken hilabeteko nomina, pentsioaren ordainagiria, langabezia-sariaren edo langabezia–sorospenaren ordainagiria...
  • Eskatzaileak espedienteari eransteko egokitzat jotzen dituenak edo Administrazioak betekizunak egiaztatzeko eskatu beharrekotzat jotzen dituenak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

          Nork onartu behar du?

          Gipuzkoako Foru Aldundiak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Andoaingo Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Gizarteratzeko laguntza ekonomikoak

          DBEB kodea: A35

          Fitxategiaren xedea: Gizarteratzeko laguntza ekonomikoko eskaerak aurkezten dituzten pertsonen izaera pertsonaleko datuak dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD