Ez ohiko gizarte laguntzen eskaera

Zer da? Zertarako da?

Ekonomia prestazioak dira, gastu espezifikoei aurre egiteko nahikoa ez diren baliabideak dituzten eta bestelako dirulaguntzak (Gizarte larrialdietarakoak) pertsonei zuzendutakoak.

Nork eska dezake?

Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak:

  • Udalerrian erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea eta eskaera aurkeztu duten data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.
  • Bizikidetza-unitatea osatzea gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.
  • 18 urte beteak izatea
  • Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak
  • Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direnean kontsideratuko da beharrezko baliabideak ez daudela.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Gizarte langilearen txostena.
          2. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ahaldunaren ebazpena eta honen jakinarazpena interesdunari.
          3. Ebazpenaren berri ematea Kontuhartzailetza lansailari ordainketa egin dezaten.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Onuradunak egindako gastuen fakturak edo egiaztagiriak aurkeztera derrigortuta dago, hilabeteko epean ebazpenaren jakinarazpen datatik kontatzen hasita (ordainketa bakarraren kasuan) edo 15 eguneko epean ordainketa partzial ezberdinak egiten diren unetik kontatzen hasita (ordainketa zatikatuaren kasuan).
          • Gastuen egiaztagirietan horiek luzatu dituzten pertsona fisiko edo juridikoen oinarrizko datuak jasoko dira, hala nola: IFZ edo NAN zenbakia, gastuaren kontzeptua eta zenbatekoa.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Gizarte-larrialdiko laguntzak

          DBEB kodea: M12

          Fitxategiaren xedea: Berariazko premiak (etxebizitza zuria, linea zuria) estaltzeko laguntza ekonomikoen eskatzaile direnen datu identifikagarriak biltzen dituen datu pertsonalen fitxategia

          Aurreikusitako lagapenak: Eusko Jaurlaritza

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD