Argindar eta gas erreziboak ordaintzeko laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Argindar eta gas kontsumoaren ordainagirien zati bat ordaintzeko laguntzak.

Aurkezpen epea: urteko 1. hiruhilekoa.

Nork eska dezake?

Honako baldintzak betetzen dituzten elkarbizitza unitateak:

  • Andoainen erroldatuta egotea.
  • Gutxienez adineko pertsona bat edo adin txikiko bat izatea unitateak.
  • Unitate guztiaren diru-sarrerak 950,00 eurotik beherakoak izatea (aparteko ordain-sarien hainbanaketa kontutan hartuz).
  • Azkeneko 6 hilabetetan ezin izango da elkarbizitza unitatea osatzen duten pertsonengan errolda aldaketarik gertatu, eta egongo balitz, behar bezala justifikatu beharko litzateke, gizarte zerbitzuetako batzordearen iritziz.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera eredu normalizatuan.
  • Nortasun Agiria
  • Familia Liburua, adin txikikoak dauden elkarbizitza unitatetan.
  • Elkarbizitza unitatearen dirusarreren ziurtagiriak (2017). Langabetuek Lanbiden izena emana dutelaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • 2017ko urtarriletik orain arteko argindarraren eta gasaren (edo butano bonbona) ordainagirien ziurtagiriak.
  • 2016. urtean laguntza jaso dutenek, azaroa eta abenduako argindarraren ordainagiriak ekarri beharko dituzte ekitaldi horri dagokion espedientea osatzeko eta eskaera berria egin ahal izateko.
  • Kontu korronte zenbakia jasotzen duen agiriren bat.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio.

            Eskaera jaso ondorengo urratsak

            1. Aurkeztutako dokumentazio aztertu ondoren, agiriren bat ekarri ez dutenei herritarrei hutsegitea zuzentzeko gutun bat igorriko zaie, 10 eguneko epea emanez.
            2. Gizarte Zerbitzuak Batzorde Irizpenemaileko irizpena.
            3. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa, laguntzak onartuz edo ukatuz.

            Nork onartu behar du?

            Tokiko Gobernu Batzarrak

            Izapidetze ardura duen lansaila

            Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

            Beste zenbait ohar interesgarri

            Ez dago ezer aipagarririk.

            Datu pertsonalen babesa

            Fitxategiaren izena: Gizarte-larrialdiko laguntzak

            DBEB kodea: M12

            Fitxategiaren xedea: Berariazko premiak (etxebizitza zuria, linea zuria) estaltzeko laguntza ekonomikoen eskatzaile direnen datu identifikagarriak biltzen dituen datu pertsonalen fitxategia

            Aurreikusitako lagapenak: Eusko Jaurlaritza

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: LOPD