Gizarte larrialdietarako bestelako laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Ekonomia prestazioak dira, gizarte kanporatze egoerak saihesteko beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko izaerako gastu espezifikoei aurre egiteko nahikoa ez diren baliabideak dituzten pertsonei zuzendutakoak.

Nork eska dezake?

Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak:

  • Udalerrian erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea eta eskaera aurkeztu duten data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.
  • Bizikidetza-unitatea osatzea gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.
  • 18 urte beteak izatea
  • Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak
  • Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direnean kontsideratuko da beharrezko baliabideak ez daudela.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskatzailearen eta bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kideen nortasun-agirien fotokopia.
  2. Familia-Liburuaren kopia eta/edo, hala badagokio, adingabekoen zaintza edo tutoretza egiaztatzen dituzten agiriak.
  3. Tratu txarrak egonez gero, ebazpen judizialaren edo salaketaren fotokopia.
  4. Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak egonez gero, horren ziurtagiria.
  5. Banantze, dibortzioa edo ezkontza baliogabe egonez gero, ebazpenaren fotokopia.
  6. Diru-sarreren zinpeko aitorpena.
  7. Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen bestelako agiriak.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Hilabete
          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Gizarte langilearen proposamena.
          2. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ahaldunaren ebazpena eta honen jakinarazpena interesdunari.
          3. Ebazpenaren berri ematea Kontuhartzailetza lansailari ordainketa egin dezaten.

          Nork onartu behar du?

          Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          Onuradunak egindako gastuen fakturak edo egiaztagiriak aurkeztera derrigortuta dago, hilabeteko epean ebazpenaren jakinarazpen datatik (ordainketa bakarraren kasuan) edo 15 eguneko epean ordainketa partzial ezberdinak egiten diren unetik (ordainketa zatikatuaren kasuan).

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Gizarte-larrialdiko laguntzak

          DBEB kodea: M12

          Fitxategiaren xedea: Berariazko premiak (etxebizitza zuria, linea zuria) estaltzeko laguntza ekonomikoen eskatzaile direnen datu identifikagarriak biltzen dituen datu pertsonalen fitxategia

          Aurreikusitako lagapenak: Eusko Jaurlaritza

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD