Eskola materiala erosteko dirulaguntzen eskaera

Zer da? Zertarako da?

Derrigorrezko hezkuntzan diharduten ikasleen eskolako materiala Andoaingo saltoki txikietan erosteko laguntzak.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Idazmahaikoak eta suntsikorrak: lapitzak, boligrafoak, koadernoak..
  • Ez suntsikorrak: karpetak, estutxeak, kalkulagailuak, testu liburuak...
  • Teknologietako, Musika eta Heziketa Plastikoetako elementuak.
  • Orokorrean, ikastetxeak zirkular bidez espezifikoki eskatutako edozein material.

Laguntzen zenbatekoa:

  1. Tartea:: 15.420,00 eurotik behera...................... 100€
  2. Tartea: 15.420,01-20.000€ artean........................ 75€

Nork eska dezake?

Eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Laguntza berarentzat eskatzen den adintxikikoak eta eskatzaileak Andoainen erroldatuta egon beharko dute, eskaera aurkezteko epea amaitu baino 6 hilabete lehenago.
  • Eskatzailea adintxikikoaren aita, ama edo tutoretza duen pertsona izan beharko da.
  • Adintxikikoa hasten den ikasturterako Andoaingo edozein ikastetxetan eta derrigorrezko hezkuntzako maila batean matrikulatuta egon beharko da.
  • Familiaren urteko errentak ez du gainditu beharko 20.000 € sarrera gordinak.
  • Eskaerarekin batera, eskatzaileak Andoaingo saltoki txiki baten fakturak aurkeztuko ditu, edo haiek ordezten dituzten antzeko dokumentuak (faktura sinplifikatua).
  • Familia-unitateko kideak ezingo dira sartuta egon diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorraren 2. eta 3. ataletako debekuetako bakar batean ere.

* Pertsona edo bizikidetze unitate bakoitzeko eskaera bakarra baizik ez da onartuko, eta pertsona berberak ezingo du aldi berean bizikidetza unitate bat baino gehiago osatu

Aurkeztu beharreko agiriak

Espedientea izapidetzen bitartean aurkeztu ahal izango dira:

  • Eusko Jaurlaritzaren beka eskaeraren fotokopia.
  • Andoaingo herriko merkataritza txikiko fakturen fotokopia edo haiek ordezten dituzten antzeko dokumentuena. Andoaingo ikastetxeetako edo gurasoen elkarteko fakturak ere onartuko dira
  • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, adingabeen zaintza justifikatzen duen epai judiziala.

Esleipendun izateko baldintzak betetzen diren ala ez erabakitzeko bizikideztza unitateak joan den urtean jasotako dirusarreren informazioa Andoaingo Udalak zuzenean egingo du, interesdunek aurretik baimenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun sailean aurrean.

* Udalari baimenik eman ezean edo Identifikazio Fiskal Zenbaki gisa pasaportea soilik izanez gero (ez NAN ez AIZ), bere egoera ekonomikoa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Ordaindu behar da?

        Eskaera aurkeztea doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena.
        2. Eskaeraren batek okerrik balu, 10 egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak edo gabeziak zuzen edo osa ditzan. Eskatutako agiriak eskuratzeko eskatzaileak epe luzeago bat beharrezko balu, horiek behin-behineko zerrenda onartu aurretik aurkeztu ahal izango ditu, beti ere eskatu izanaren eskabidearen kopia aurkezten badu.
        3. Udalak eginkizunpez egiaztatuko du eskaeran adierazitako datuak egiazkoak diren edo ez.
        4. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren onarpena.
        5. 10 egun emango dira alegazioak aurkezteko.
        6. Alegazioak aurkeztu ondoren behin betiko zerrenda onartuko da.

        Nork onartu behar du?

        Tokiko Gobernu Batzarrak, Alkatetzak eskuordetuta

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • 2019ko irailaren 1etik 30ra.
        • Kontsignaturiko kreditua 15.000 eurokoa da hasiera batean. Hau nahikoa ez balitz Udalak baliabideak zabaldu ahal izango lituzke.
        • Baliabideak handituko ez balira, dirulaguntza nortzuek ez duten jasoko ebazteko eskaerak egin direneko sarrera hurrenkerari jarraituko zaio.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD