Bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko mikrokreditu eskaera

Zer da? Zertarako da?

Andoaingo udalak, Fiare elkartearekin, StopEtxekaleratzeak eta Caritas elkarteekin elkarlanean, gehienez 2.500 eurotako eta gutxienez 600 euro, interesik gabeko maileguak emango ditu oinarrizko gastu bati aurre egiteko, bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzendua, beti ere, beste dirulaguntzen bitartez lortu ez badaitezke

Nork eska dezake?

Andoainen erroldatutakoak, eskaera egiten denetik, gutxienez, 12 hilabete lehenago. Honelako diru – sarrera mugak dituztenek:

  • 1 edo 2 kide ....... L.G.S. x 1,50 ....... 1.061,40€
  • 3 edo 4 kide ....... L.G.S.x 1,75 ....... 1.238,30€
  • + 5 .................... L.G.S. x 2,50 ....... 1.769,00€

* L.G.S = lanbidearteko Gutxieneko Soldata: gaur egun 707,70 euro

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Errenta aitorpena edo egiteko beharrik ez den kasutan horren ziurtagiria.
  2. Ez badu errenta aitorpena egiteko beharrik, famili unitateak dituen diru sarrera guztien justifikazioa
  3. Aurrekontua (edo bestelako dokumentua) eskatutako diru kopurua justifikatzen duena
  4. Beste erakunde finantzieroeikin ordaintzeko dauden maileguen kuotak, hipoteka kredituak edo alokairuaren ordainketak

Non/Nola eskatu daiteke?

Informazioa:

  • Ataria – Herritarren Arreta Bulegoan (Udaletxea) eta Gizarte Zerbitzuetako bulegoan (Anbrosia Olabide Zentruan) astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 14:30ak arte. ataria@andoain.eus
  • Andoaingo Fiare Elkartea: Ostegunero 18.00etatik aurrera. Gabriel Aresti, 15, atzekaldea - fiare.andoain@gmail.com
  • Caritas Andoain: Zumea kalea 1 - Caritasandoain@yahoo.com
  • Stop Kaleratzeak elkartea: astelehenero 18:30etatik aurrera. Gabriel Aresti 15, atzekaldea - stopdesahuciosandoain@gmail.com

Non Aurkeztu:

  • Udaletxeko ATARIA zerbitzuan (Udaletxeko beheko solairuan) aurkeztuko dira soilik, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30ak arte.

Ordaindu behar da?

Doan da.

Izapidetze edo ebazpen epea

  • Aurreikusitako epea: Hilabete

Araudi aplikagarria

Ez dagokio

Eskaera jaso ondorengo urratsak

  1. Eskaera erregistratu
  2. Gizarte Zerbitzuetara eta Fiare Elkartera bideratuko dira, ikerketa eta tramitazioa egin ahal izateko
  3. Eskatzaileak udalarekin zorrak ez dituela egiaztatuko da.
  4. Balorazio soziala egin eta egindako eskaerarako beste dirulaguntzarik ez duela eskatu egiaztatuko da Gizarte Zerbitzuetako lansailean
  5. Eskaerak, Fiare elkartearen txosten ekonomikoa eta Gizarte zerbitzuaren txosten sozialarekin batera, horretarako sortutako Mahaiara eramango dira, datu pertsonalik gabe, azken erabakia hartzeko.
  6. Eskatzaileari erabakiaren jakinerazpena FIARE Elkarteak emango dio: aldeko balitz mikrokreditua ematearen tramiteak abian jarriko dira eta kontrakoa balitz erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.
  7. 6 hilabetetako epean, Mahaiak balorazioa egingo du, erantzundako kasuen, onartutako kredituen eta dirufuntsaren egoera azalduz

Nork onartu behar du?

Ez dagokio.

Izapidetze ardura duen lansaila

Gizarte Zerbitzuak - Eguneko Zentrua: 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

Beste zenbait ohar interesgarri

  • Helburua maileguen txikien bidez, bazterketa sozialera eraman ditzaketen egoerak ekiditea da. Ez dira dirulaguntzak, beraz, derrigorrezkoa izango da utzitako dirua itzultzeko
  • Gehienez 2.500 eurotako prestamoa da eta 600 euro gutxienekoa. Itzultzeko epea gehienez, 24 hilabetekoa
  • Mikrokreditua kasu bakoitzean onargarria izan behar da, zorpetze ratioa %35a baina gehiago izan gabe
  • Finantza gestio guztiak FIARE Elkartearen bitartez egingo dira, Udalarekin sinatua duen hitzarmenaren barruan
  • Txosten soziala egiteko helburuarekin, derrigorrezkoa izango da eskatzaileak bere erreferentzizko udal langile sozialarekin elkarrizketatzea.

Datu pertsonalen babesa

Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

DBEB kodea: M07

Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: LOPD