Udal jabetzako etxebizitzak alokairuan eskuratzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Udalak bere jabetzakoak dituen etxebizitzak alokairuan esleitzeko prozedura. Alokatzeko etxebizitzak, oraingoz, 6 izango dira. Horiek bi kategoria edo kupotan sailakatu dira:

A.- Etxebizitza premia berezia duten taldeak:

1. LOTEA: Arrate plaza 3-4esk, 63m2 eta 3 gela

2. LOTEA: Belabi kalea 11 1.A, 70m2 eta 2 gela

3. LOTEA: Belabi kalea 11 1.C, 68 m² eta 2 gela

B.- Kupo orokorra:

4. LOTEA: Ondarreta 4B 4esk, 68,97m2 eta 3 gela

5. LOTEA: Ondarreta 4B 2esk, 68,97m2 eta 3 gela

6. LOTEA: Ondarreta 4B 3esk, 68,97m2 eta 3 gela

Nork eska dezake?

Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Kasu guztietan:

  • Adinez nagusia izatea.
  • Azken 2 urteetan, etxebizitzarik jabetzan ez izatea edo etxebizitza baten propietatearen % 50 baino gutxiago izatea, beti ere partizipazioen balioa guztira 75.000 eurotik beherakoa bada. (ordenantzaren 4. art. ezartzen diren kasuak salbu).
  • Eskatzaileak egoitza Andoainen izatea gutxienez azken 3 urteetan edo azken 15 urteetan zehar 8 urtez.
  • Diru-sarrera eta ondasun mugatuak izatea.

- 3.00€ eta 25.000€ bitarte. Gutxieneko dirusarrerak ez zaizkie eskatuko genero indarkeria biktimei.

- 34.428.000 €-tik beherako balioa duen ondare higigarri edo/eta etxebizitza ez den higiezina.

  • Etxebizitza eskatzaileen Etxebide Erroldan izen-emanda egotea. Izen eman gabe badago, eskaera aurkeztu aurretik izen eman beharko da.
  • Babes ofizialeko etxebizitza edo edozein herri administrazioaren jabetzakoa den etxebizitza baten errentari ez izatea (Bizigune izan ezik).
  • Andoaingo udalarekin inolako zorrik ez izatea. Salbuespen gisa, eskaera egin aurretik udal Ogasunarekin ordainketa plan bat egingo balu onartua izan liteke.

Horrez gain, etxebizitza premia berezia duten taldeen kuporako:

  • Desgaitasun iraunkorra duten pertsonak, eta gutxienez, desgaitasu-naren %65a izan beharko du, edo 7 puntu edo gehiago mugikortasu-nean, edo A edo B letra duena mugikortasunaren baremoan.
  • Gurasobakarreko familiak
  • Alargunak
  • Genero indarkeriaren biktimak.
  • Legez dibortziatu edo banandurikoak bere kargu pertsonak dauzkatenak, beti ere etxebizitza epaiketa bidez edo epaiketatik kanpo familiaren etxebizitza beste ezkontideari eman baldin bazaio banaketa, dibortzio edo egitatezko bikoteen amaiera jardunbide baten ondorioz
  • Azken bi urteetan etxebizitzaren jabetza galdu duten pertsonak gainera etorritako ordaindu ezineko egoeragatik

* Pertsona edo bizikidetze unitate bakoitzeko eskaera bakarra baizik ez da onartuko, eta pertsona berberak ezingo du aldi berean bizikidetza unitate bat baino gehiago osatu

Aurkeztu beharreko agiriak

Lehen batean ez da beharrezkoa izango egoitzari, dirusarrerei edo Etxebideko izen-emateari buruzko agiririk aurkeztu behar izango. Andoaingo udalak berak zuzenean eskatuko dio Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Etxebide sailari esleipendun izateko baldintzak betetzen diren ala ez erabakitzeko beharrezkoa den informazioa. Zehazki honako zerga ziurtagiriak eskatuko ditu:

  • PFEZ. Aitorpenaren laburpena.
  • Ondasun Higiezinak: Hiriguneko etxebizitzen titularra.
  • Ondasun Higiezinak: Gipuzkoatik kanpoko etxebizitzak.
  • Etxebiden izen-emate data.

Udalari baimenik eman ezean, bizikidetza-unitatearen egoera ekonomikoa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.

Horrez gain, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

  • guztietan, bere izenean dituzten kontu korronteen saldoak egiaztatzen dituzten banketxeek jaulkitako banku posizioen ziurtagiriak.
  • balitz, etxebizitza premia berezia duten talde batean egon ezkero
    • Genero-indarkeria biktimak: egiaztatzen duen epai judiziala.
    • Baldin eta seme-alaba adingaberik badago: bananduta edo dibortziatuta egonez gero, hitzarmen arautzailea, adingabeen zaintza justifikatzen duen epai judiziala, hala badagokio.
    • Baldin eta judizialki beste aldearen familia-helbide gisa izendatutako etxebizitzaren titularra bazara: ebazpen judizialaren eta hitzarmen arautzailearen fotokopia.
    • Desgaitasun iraunkorra duten pertsonak: Aldundiak emandako mugikortasun urriko ezintasunaren baldintza eta izaera egiaztatzeko agiria.
    • Etxebizitza ez izatearen antzeko egoera bat alegatuko balitz, hori egiaztatzen duen agiri bat aurkeztu beharko da. Dena den, Katastroko Zuzendaritza Orokorrak emandako ondasunen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Eskaera aurkeztea doan da.

          Hileroko errenta, ordenantzaren 23. artikuluak xedatutakoari jarraiki, bizikidetza unitatearen errenta maila eta etxebizitzaren azaleraren arabera kalkulatuko da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaeraren aurkezpena.
          2. Eskaeraren batek okerrik balu, 10 egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak edo gabeziak zuzen edo osa ditzan. Eskatutako agiriak eskuratzeko eskatzaileak epe luzeago bat beharrezko balu, horiek behin-behineko zerrenda onartu aurretik aurkeztu ahal izango ditu, beti ere eskatu izanaren eskabidearen kopia aurkezten badu.
          3. Udalak eginkizunpez egiaztatuko du eskaeran adierazitako datuak egiazkoak diren edo ez.
          4. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren onarpena.
          5. 10 egun emango dira alegazioak aurkezteko.
          6. Alegazioak aurkeztu ondoren behin betiko zerrenda onartuko da.
          7. Eskaerak baloratuak izango dira, 16. artikuluan jasotzen diren baremoak erabiliz, eta puntuazio ordena jarraituz zerrenda bat osatuko da.
          8. Zerrenda hori erabiliz esleituko dira etxebizitzak.

          Nork onartu behar du?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • 2019ko maiatzaren 6tik 27ra (iragarkia Kontratatzaile Profilean argitaratzen den egunetik 20 egun natural)
          • Andoainen erroldatu eta Etxebiden izen-emate egunak kalkulatzeko, eskaerak aurkezteko apearen azken eguna hartuko da amaiera data gisa.
          • Kontratuaren iraupena: 3 urtekoa izango da eta urtebeteko aldietan luzatu ahal izango da gehienez 5 urte bete arte.
          • Betebeharrak ez betetzeak (21. art.) edota etxebizitzak eskuratzeko ezarritako baldintzak kontratua etetea erakarriko du.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD