Martin Ugalde Ipuin Lehiaketa

Zer da? Zertarako da?

Martin Ugalde idazle andoaindarraren izena daraman ipuin lehiaketa, Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura lansailak antolatua.

Mailak:

  • A. maila: 10-11 urtekoena.
  • B. maila: 12-13 urtekoena.
  • C. maila: 14-15 urtekoena.
  • D. maila: 16-17 urtekoena.

Baldintzak

  • Gaia librea izango da eta hizkuntza euskara.
  • Lanen luzapena:
    • A Maila: gutxienez orri 1 eta gehienez 3 (din A-4, lerroartekoa bikoitza, justifikatua eta letraren tamaina 12).
    • B, C eta D Mailak: gutxienez 3 orri eta gehienez 8 (din A-4, lerroartekoa bikoitza, justifikatua eta letraren tamaina 12).
  • Lanak egile bakarra izan behar du.
  • Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake.
  • Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

Sariak:

  • A maila: 1. saria: 100 € eta 2. saria: 70 €
  • B maila: 1. saria: 110 € eta 2. saria: 80 €
  • C maila: 1. saria: 250 € eta 2. saria: 150 €
  • D maila: 1. saria: 250 € eta 2. saria: 150 €

Nork eska dezake?

10 eta 17 urte bitartzeko Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gaztetxoak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Lan bakoitzaren 4 kopia aurkeztu beharko dria urriaren erdialdera (eguna zehaztuko da) Kulturako lansailean (Bastero Kulturgunea) 10:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago eska daiteke 943 303 540 telefonora deituz.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan da.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

          Araudi aplikagarria

          Ez dagokio

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          Ez dagokio

          Nork onartu behar du?

          Ez dagokio.

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Sariak eman gabe utz daitezke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar adinekokalitaterik ez badute.
          • Lan sarituak Udalaren esku geratuko dira eta, egoki iritziz gero, argitaratu egingo dira.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Lehiaketak eta sariak

          DBEB kodea: A10

          Fitxategiaren xedea: Jarduerak, lehiaketak eta sariak antolatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD