Erreportari Gaztea saria

Zer da? Zertarako da?

Xedea: Andoaingo eta eskualdeko gazteen artean komunikazio idatzia euskaraz zuzen ez ezik txukun eta egoki ere egiteko gaitasuna eta kazetaritza zaletasuna bultzatzea. Sariaren helburu nagusiak honako hauek dira: Idazketaren egokitasuna, estiloa, datu bilketa eta zailtasuna.

Erreportajearen gaiak

Goian aipatutako herri bateko gertakari bati edo batzuei buruzkoa izan beharko du. Hori bai, edozein garaitakoa eta edozein alorretakoa.

Epaimahaiak salbuespen moduan onar dezake aiptautako herri horietako gertakari bati buruzkoa ez den erreportajea, baldin eta gaia, oso nabarmen, interes apartekoduna eta gaur gaurkoa baldin bada, eta bertan jasotzen diren iritzien emaile batzuk zuzenean elkarrizketatu baldin badituzte.

    Nork eska dezake?

    Aduna, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Amasa-Villabona, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil edo Zizurkilen bizi diren edo ikasten duten 18 urte bitarteko neska-mutilek.

    Aurkeztu beharreko agiriak

    Lanen aurkezpena

    • Lanak DIN A-4 neurriko 3 orrialde edo 6.000 karaktere, gutxienez, izango ditu.
    • Lan bakoitzaren 4 kopia entregatu beharko dira,
    • CD edo pendrive batean ere aurkez daitezke.
    • Argazkiak edo marrazkiak txertatzea norberaren esku uzten da, ez da ezinbestekoa.

    *Lanetan bertan ez da egilearen daturik jarriko.

    **Lanekin batera gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da:

    • Gutunazalaren barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa posta elektronikoaren helbidea eta adina jarri beharko dira.
    • Gutunazalaren kanpoko aldean: lanaren izenburua.

    Non/Nola eskatu daiteke?

            Ordaindu behar da?

            Doan da.

            Izapidetze edo ebazpen epea

            • Aurreikusitako epea: Unean bertan.

            Araudi aplikagarria

            Lehiaketaren oinarriak urtero onartzen dira Gobernu Batzarrean.

              Eskaera jaso ondorengo urratsak

              Ez dagokio.

              Nork onartu behar du?

              Ez dagokio.

              Izapidetze ardura duen lansaila

              Euskara Zerbitzua - 943 300 831 edo euskarazerbitzua@andoain.eus

              Beste zenbait ohar interesgarri

              • Hiru lan sarituko dira: Lehenengoari 360 euro eta Xabier Laka eskultoreak eginiko oroigarria; bigarrengoari 180 euro eta 90 euro hirugarrengoari.
              • Saritutako erreportajeak argitaratu egingo dira. Halaber, nahiz saririk ez jaso, aurkeztutakoen artean epaimahaiak irizten dituenak ere.
              • Saria hutsik utzi ahal izango du epaimahaiak, lanek behar adina kalitaterik ez badute.
              • Epaimahaia kazetaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute.

              Datu pertsonalen babesa

              Fitxategiaren izena: Euskara sustatzeko programak

              DBEB kodea: A50

              Fitxategiaren xedea: Jarduerak, lehiaketak eta sariak antolatzeko datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatua.

              Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

              Informazio gehiago: LOPD